OIRA, ETEentzako arriskuak ebaluatzeko doako plataforma

Tresna elektroniko hauek prebentzioa sustatzen dute prebentzioen ebaluaziorik ez daukaten enpresetan

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) Arriskuen Ebaluazio Interaktiboa Linean egiteko  web plataforma garatu du (Online Interactive Risk Assessment-OiRA), nahi duten ETEek beren baldintzetara egokitutako arriskuen ebaluazioak doako  tresnen bidez egin ditzaten.

OiRA plataforma sortzea Europar Batasun osorako garatutako lehen ekimena da, eta bere helburua da, mikroenpresak eta erakunde txikiak (batez ere estatu kideen eta gizarte-solaskideen bitartez) beren lan-arriskuak ebaluatzera bultzatzea, EU-OSHAren aplikazio elektroniko baten bidez. Aplikazio horren ezaugarriak, honako hauek dira: doakoa, linean eskuragarria, sarbide errezakoa, sektore zehatzetan aplikagarria eta informazioa sartzeko egokia da,  sektorekako enpresak eta  erabiltzaileak bere erabileran eta garapenan tartean sartzeko.

Laburbilduz, OiRA EU-OSHAren garapen bat da, eta ETEei arriskuak ebaluatzeko tresna interaktiboak sortzen dituen web-aplikazioa eskaintzen die. Tresna horiek, gero, gizarte-solaskide sektorialek (enpresak edo langileak) nahiz Europar Batasuneko edo estatuko agintariek (ministerioak, lan-ikuskaritzak, laneko segurtasun eta osasun institutuak, e.a.) garatzeko diseinatuta daude.

 

Beharrak asetzea


OiRA proiektuak bi premia mota bete nahi ditu. Alde batetik, EBko estatuek tresna praktikoak garatzeko premia daukate ETEek arriskuen ebaluazioak egin ditzaten,   Europako Erkidegoaren Laneko Osasun eta Segurtasunari buruzko 2007-2012ko Estrategia betez. Bestetik, enpresa txikiek eta ertainek beren ezaugarri sektorialei egokitutako doako tresnak izan behar dituzte lineako arriskuak ebaluatzeko.

OiRAren tresnek enpresa txikiei eta ertainei arriskuak ebaluatzeko prozesu bat ezartzen lagun diezaiekete. Horretarako, lantokiko arriskuak identifikatu eta ebaluatu, prebentzio-ekintzei buruzko erabakiak hartu eta txostenak monitorizatu eta aurkeztu behar dituzte.

Interesatuta dauden  agintari nazionalek edo solaskide sozialek OiRA tresnen sorgailura doan  jo dezakete,  arriskuak prebenitzeko beren tresna garatzeko. OiRAren web orria Plone 4an oinarritutako edukiak kudeatzen dituen sistema batek eutsita dago. Tresna-sorgailu horren iturburu-kodeak GPL lizentzia du (iturburu-kode irekia), eta EU-OSHAk kudeatzen du. Bere softwarea doakoa eta kode irekikoa da, eta erabiltzaileei bere diseinua aztertu, aldatu eta hobetzeko eskubidea ematen die.

OiRA Komunitatea erakunde eta pertsona erabiltzaileek osatuta dago, eta bere helburua da tresna horiek garatzen laguntzea, trukeak, ezagutzak, praktika onak eta  elkarlana sustatuz, jadanik dauden harremanak indartuz eta harreman berriak sortuz.