Osalanek 'LSOan genero-ikuspegia txertatzeko zure enpresan eman ditzakezun 12 urratsak' bideoa argitaratu du

Prebentzio-jardueran genero-ikuspegia txertatzeak esan nahi du kontziente izatea erakundeetan emakumeei eta gizonei modu desberdinean eragiten dieten genero-desberdintasunak daudela, eta horiek kontuan hartu behar direla pertsona guztien lan-osasuna berdin bermatuko duen prebentzio-politika bat egiteko.

Osalanek bideo bat egin du, laneko arriskuen prebentziorako politikan genero-ikuspegia txertatzeko edozein enpresak eman ditzakeen 12 urrats planteatzen dituena. Bideoak emakumeen eta gizonen laneko segurtasunaren eta osasunaren babesa hobetzeko kontuan har ditzakegun elementu batzuei buruzko argibideak eman nahi ditu.

Bideoa Osalanen webgunean dago eskuragarri, hiru bertsiotan: euskara, gaztelania eta ingelesa. Osorik edo urratsez urrats ikus daiteke horietako bakoitzean sartzen.

Urrats horiek eginda, pertsona guztiek babes handiagoa izango dute, eta osasungarriagoak izango dira lantokiak berdintasunak kalitatea dakarkio bait da prebentzioari.

Ikusi bideoak