Osalanen arreta eta kontsultei buruzko informazioa

Alarma-egoerak markatutako isolamendu soziala bermatzeko hartzen ari diren prebentzioneurriak kontuan hartuta, beharrezkoa da aurrez aurreko arreta guztia bertan behera uztea. Hala ere, jarduerari berriro ekin ondoren, aurrez aurreko kontsultak eta dokumentuen erregistroa hitzordu bidez hitzartu ahal izango dira, beherago adierazten den telefonogunean. Hala ere, jarduerari berriro ekin ondoren, laster iragarriko da kudeaketa horiek zein egunetatik aurrera egin ahal izango diren.

 

Arreta telefonikoa: +34 944 032 190

Kontsulta teknikoak  

Eskabide bat edo inprimaki normalizaturik edo izapidetze elektronikorik ez duen beste dokumenturen bat aurkezteko, inprimaki hau erabil dezakezu: 

Oharra: Inprimakia bete eta bidali aurretik, eskatzaileak ziurtatu behar du ea eskaerak inprimaki espezifikorik duen eta Interneten bidez egin daitekeen (tramiteen bilatzailea). Prozedura elektroniko espezifiko bat edo formulario normalizatu bat badago, eskatzailearen erregistroa BAZTERTU egingo da.

Formulario honetan sartzeko identifikazio elektroniko bide bat beharko duzu