Nanoteknologia segurtasunez garatzeko tresnak/soluzioak

Isabel Rodríguez Llopis - GAIKER Zentro Teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA)

Nanoteknologia, 1 eta 100 nanometro arteko materia,  gutxienez dimentsio batean  ikertzean eta manipulatzean datza, eta bere barruan, ohiko produktu ugari sortzeko eta hobetzeko erabiltzen diren  material sorta zabala, fabrikazio prozesuak eta  teknologiak biltzen ditu.  Nanoteknologia merkatuan sartzeak, enpresek  nanopartikulak maneiatzeko gomendioak jakin behar izatea  ekarri du, ekoizpen-prozesuan langileen osasunerako arriskuak prebenitzeko.

GAIKER Zentro Teknologikoa, BRTA Basque Research & Technology Alliance-ko kidea eta behar horietaz jabetzen dena,  arlo hau  hainbat proiektu eta ekimenen bidez ikertzen ari da, eta horiei esker aurrerapen handiak egin ditu enpresei arriskuak ebaluatzeko tresnak eta metodologiak eskaintzeko.  

Euskadin, 2013tik 2014ra,  EHS Advance poiektua garatu zen  Eusko Jaurlaritzaren ekimenez eta GAIKER buru zela. Proiektuaren helburua, industriari zerbitzua ematea eta laguntzea zen nanoteknologia bere prozeduretan eta produktuetan sartzeko,  bere   erabileraren eragina  Ingurumenaren, Osasunaren eta Segurtasunaren ikuspegitik (EHS inglelesez) aztertuz.   Proiektu honen esparruan gida batzuk garatu ziren (arauei eta politikei, Segurtasunari eta osasun okupazionalari eta ingurunerako arriskuen ebaluaketari buruzkoak, besteak beste), euskal konpainiak sektore honetan sar zitezen modu seguruan eta tresna sinplearekin.

Gaiaren intreresak bultzatuta,  GAIKERek garapen horiekin jarraitu du, nanomaterialen eta beren toxikotasunaren arloko proiektu eta ekimenetan parte hartuz, batez ere nazioartean.  Horien ondorioz, saiakuntza toxikologikoak eta fisiko-kimikoak egokitu eta estandarizatu dira, eta diseinu seguruaren kontzeptua (SbD, “safe-by-design” ingelesez) garatu eta ezarri da hainbat industriatan, produktu baten garapenaren lehen etapetatik segurtasun-alderdiak sartzeko. Horrela, erabakiak hartzeko ez da bakarrik kontuan hartu behar produktuaren funtzionaltasuna, aplikagarritasuna eta kostuak-onura,  baizik eta bere segurtasuna eta diseinatzen ari den diseinuarena. Horrez gain, nanoteknologiarako esparru europarra eta kudeaketa-kontseilu bat diseinatzen ari dira. Bertan, hainbat interes-talde sartuko dira, eta alderdi sozial, etiko eta ekonomikoak integratuko dira, arriskuen ebaluazio teknikoagoarekin batera. Helburua da,  arreta eta berrikuntza printzipioen arteko oreka lortzea  nanoteknologiako etorkizuneko garapenetan.  

Hona hemen proiektuetan lortutako emaitzak:  

Europako NANoREG proiektuak (EU 7th FP grant agreement 310584 zkia.) nanomaterialen karakterizazio toxikologiko eta fisiko-kimikorako estrategia europarra garatzea ahalbidetu zuen indarrean dagoen legediaren esparruan, eta nanomaterialen garapen segururako eskakizunak ezarri zituen.

NANoREGen emaitzak online aurkitu daitezke RIVMren biltegian: https://www.rivm.nl/en/about-rivm/mission-and-strategy/international-affairs/international-projects/nanoreg

NANoREG proiektuaren jarraipen gisa, NanoReg2 (EU Horizon 2020 grant agreement 646221) proiektua jaio zen. Aipatutako honen helburu nagusia nanomaterialak taldekatzeko estrategiak garatzea eta ezartzea zen, datuak estrapolatzeko eta entsegu kopurua minimizatzeko, bai eta diseinu seguruaren kontzeptuan sakontzeko ere (safe-by design SbD). Tresnak garatu eta hainbat azterketa kasu burutu ziren. GAIKER, industria-inplementazioko  lan-paketeren buru izan zen eta 6 azterketa kasu aukeratu ziren, nanomaterial ezberdinak eta ekoizpen prozesu ezberdinak  behar zituztenak,  eta horietan guztietan SbD erabili zen  langileen eta  ingurumenaren segurtasuna hobetzeko  (DOI: 10.1016/j.impact.2020.100267).

Garatutako tresnen artean, honako hauek  nabarmendu behar dira: SbD inplementatzeko plataforma (https://temas.taglab.ch/SbDimplementation/),  diseinu segururako tresna-paketea (SIA Toolbox- https://www.siatoolbox.com/tool), proiektuaren datu-basea.  Bertan, nanomaterialen (eko)toxikotasun datuak eta datu fisiko-kimikoak eta SbD industrian inplementatzeko gida -gutxi barru argitaratuko dena- daude.

caLIBRAte proiektuaren (EU Horizon 2020 Grant Agreement 686239) helburu nagusia zen, funtzionamendua aztertzea eta ziurtatzea, eta nanomaterialen arriskuak kudeatzeko tresnak  inplementatzea. Europako aurreko proiektu askotan arriskuak kudeatzeko tresnak garatu ziren,  batez ere “Control banding”-ekoak.  Aipatutako horiek, osagarrien arriskugarritasuna banden arabera sailkatzen dute, esposizioa eta toxikotasuna   kontuan harturik. Hala ere, tresna horietako gehienak ez zirenez ondo egiaztatu, oso zaila zen beren funtzionamendua ezagutzea. caLIBRAproiektuak gainera,  tresna horiek biltzen zituen   ataria garatu zuen eta  aurreko proiektuek landu ez zituzten beste alderdi batzuk kontuan hartu zituen, hala nola arriskuaren pertzepzioa.

Aurrerapen horiek guztiak egon arren, oraindik badira ziurgabetasunak eta lehenbailehen  garatu beharreko  gobernantza-egitura gardenak eta diziplinaz gaindikoak eta horiek, beren barne hartu beharko dituzte,  material horietan dagoen arrisku inplizitua eta interes-taldeen pertzepzioa aintzat hartuko duten alderdi sozialak eta etikoak. Egitura hauek  arriskuaren kudeaketa eta komunikazioa erreztuko dute bai eta ezagutzaren transferentzia ere, gizarte osoaren konfidantza ziurtatzeko. Ildo honetatik doa gaur egunean garatzen ari den  NANORIGO, (EU Horizon 2020 Grant Agreement 814530) proiektua. Bere helburua, Nanoteknologiako Arriskuak Gobernatzeko Kontseilua (NRGC) ezartzea da. Kontseilu horrek gobernantza-esparru bat edo plataforma bat garatu nahi du, zientifikoki garrantzitsuak diren tresnak eta datuak erabaki-sistema batean biltzeko,  eta erabaki-sistema horretan, interes-taldeen beharrak, ikuspegiak eta pertzepzioak islatu beharko dira.  Interes-talde horiek, besteak beste,  industria, ikerketa, erakunde arautzaileak, azken erabiltzaileak eta kontsumitzaileak izango dira.

Azkenez, GAIKER SabyNA (EU Horizon 2020 grant agreement 862419) europar proiektuan parte hartzen ari da. Proiektu honek, datozen 4 urteetan web plataforma erabilgarria eta erreza garatuko du diseinu seguruko estrategiak (Safe-by-Design)  inplementatzeko nanoteknologia sektoreko enpresetan. Gaur egun dauden baliabideak (metodoak, ereduak, markoak eta tresnak) bateratu, hobetu eta integratuko dira, beren konplexutasuna eta kostuak murrizteko eta industrian erabiltzea errazteko. Gainera, proiektu honetan berariazko moduluak garatuko dira, lan-gidekin eta baliabide pertsonalizatuekin, pinturen industriara eta 3D inprimaketara egokituak. Horrela frogatu nahi da nola handitu daitekeen tresnen erabilgarritasuna industria-sektore espezifikoetan.