Lantokietan Covid19ren eraginpean egoteko arriskua murrizteko enpresaburuek jarraitu beharreko urratsak

Osalanek gida-dokumentu bat prestatu du, enpresaburuei jakinarazteko langileek lantokietan duten esposizio-arriskua murrizteko jarraitu beharreko urratsak zein diren.

Dokumentuak kontuan hartzen du hartutako prebentzio-antolamenduaren modalitatea (kanpoko prebentzio-zerbitzua, prebentzio-zerbitzu propioa, prebentzio-zerbitzu mankomunatua, enpresaburua bera edo aurrekoen konbinazioa), eta gomendioak lau urrats orokorretan oinarritzen ditu:

- Esposizioa eta/edo hedapena saihesteko neurri orokorrak;
- Esposizio-arriskua ebaluatzea, langileak 3 mailatan sailkatu ahal izateko moduan;
- Prebentzio-jarduera arrisku-maila horien arabera planifikatzea, antolaketa-neurriak, babes kolektibokoak, babes indibidualekoak eta prestakuntza- eta informazio-neurriak aplikatuz;
- Kontrol-neurriak hartzea.

Enpresaburuentzako prebentzio-urratsetarako sarbidea