Osalanek 90 pertsona baino gehiagoren erreferentziak biltzen dituen direktorio bat du, eta laneko segurtasunari eta generoari buruzko 180 dokumentu, 2010etik gaur arte argitaratuak. OSALANeko genero-taldeak 2019an koordinatutako bilaketa-lan baten emaitza da, erakundearen berdintasun-planean jasotako jarduerak garatzeko.
Direktorio hori prebentzio-jardueran genero-ikuspegia txertatzen laguntzeko beste tresna bat da. Osalanen Dokumentazio Zentroan-Bibliotekan dago eskuragarri, bilaketa espezifikoren bat behar duen edozein pertsonaren edo erakunderen esku.
Direktorioa etengabe eguneratuko da erreferentzia berriekin.
Informazio gehiago: https://www.osalan.euskadi.eus/zer-egiten-dugu/-/osalan-biblioteka/