'Lan osasungarriak: erlaxatu ditzagun kargak' europar kanpaina, urrian hasiko da

EU-OSHAk sustatuta, arreta jarriko du eskeleto-muskuluen arazoen prebentzioan, hori baita  nagusitasun handiena daukan gaitzetako bat.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentziak (EU-OSHA) urrian hasiera emango dio ‘Lan osasungarriak: erlaxatu ditzagun kargak’ kanpainari eta horrek 2022ko azarora arte, lanarekin zerikusia daukaten eskeleto-muskuluen arazoen prebentzioa lantzeari (EMG) ekingo dio. Gaitz hauek Europan nagusitasun handiena daukatenetako bat dira.

Lan askotan ohikoa da eskeleto-muskuluetan arazoak izatea, hala nola  mugimendu errepikakorrekin, jarrera txarrekin edo zama astunak mugitzearekin zerikusia daukatenak. Orokorrean  ez daukate  sorburu bakarra eta sarritan, faktore mota ezberdinen emaitza dira: fisikoak, biomekanikoak, antolakuntzakoak eta psikosozialak. Hori dela eta, kanpainak arazoari buruzko ikuspuntu zabala eman nahi du bai eta  arazoari aurre egiteko ikuspegi integratua gomendatu eta tresna eta soluzio praktikoak eskaini ere.  

EU-OSHAk ‘Lan osasungarriak’ kanpaina  bere mezuak helerazteko erabiltzen du. Azken urteotan, mota horretako kanpaina hauek burutu ditu: ‘Alerta substantzia arriskutsuen aurrean’ (2018-2019), ‘Lan osasungarriak adin guztietan” (2016-2017) eta  ‘Kudeatu dezagun estresa’ (2014-2015).

‘Lan osasungarriak’ kanpainen funtsezko mezua, laneko segurtasuna eta osasuna guztioi dagokigula eta guztioi on egiten digula da. Hori sustatzeko, EU-OSHAk  doan eskaintzen ditu tresnak eta gida praktikoak, interesatuta dauden lantokiek beren segurtasun eta osasun kanpainak garatu ahal izateko. Kanpaina bakoitzean ere, bere ‘Sariak Jardunbide Egokiei’ eta ‘Lantoki Osasungarriak Zinematografia-Saria’ ematen ditu.

EBeko legeak

Lan sorburuko eskeleto-muskuluen arazoak, laneko segurtasun eta osasunari buruzko esparru-zuzentarauaren aplikazio eremuaren barruan daude (LSO)  eta arau horren helburua, pertsonak lanarekin orokorrean zerikusia daukaten arriskuetatik babestea da eta ezartzen du, enpresaren erantzunkizuna dela lanpostuan segurtasuna eta osasuna bermatzea.

Badago EMAekin zerikusia daukaten  arrisku batzuei buruzko zuzentarau zehatz batzuk, hala nola eskuzko manipulazioari buruzko Zuzentaraua, ikuste pantailak dauzkaten ekipoei buruzko Zuzentaraua eta bibrazioei buruzko Zuzentaraua. Halaber, lan ekipoen erabilerari buruzko Zuzentarauak  horiek erabiltzean gorputzak hartutako jarrerak aztertzen  ditu  eta ezartzen du enpresek kontuan hartu behar dituztela printzipio ergonomikoak   LSOeko gutxienezko eskabideak betetzeko.