Koronabirusa prebenitzeko fitxak, jarduera motaren arabera

OSALANek, agente guztiei orientazioa emateko asmoz, COVID-19 pandemia-egoeraren aurrean prebentzio-neurriei buruzko fitxa tekniko batzuk argitaratu ditu, jarduera motaren arabera.

Fitxek honako hau jasotzen dute: printzipio orokorrak, prebentziozko kudeaketarako jarraibideak, higiene- eta antolaketa-neurri espezifikoak eta, araudia eta erreferentzia multzoa. Jakina, informazio hori guztia ez da finkoa, eta pandemiaren bilakaerak eta ezagutza zientifikoak gomendatzen dutenaren arabera eguneratuko da.

Era berean, hainbat jarduera-sektoreri buruzko fitxa gehiago txertatuko dira, Osalaneko adituek egiten dituzten heinean, prebentzio-neurriak ahalik eta kasu gehienetan kudeatzen laguntzeko.



Fitxa teknikoetarako sarbidea