Kontingentzia-plana ezartzeko osalanek egindako gida (Covid-19)

Berriro ere enpresa asko beren jarduerara itzultzen ari diren une honetan, Osalanek gida bat garatu du, kontingentzia-planak berrikusten laguntzeko. Enpresaburuei, prebentzio-zerbitzuei eta langileen ordezkariei zuzendutako gida da, beharrezko prebentzio-neurrien jarraipena egiten eta egiaztatzen laguntzeko.

Kontingentzia-plana enpresaren jarduteko baldintza arrunten ordezko prozeduren eta jarraibideen multzoa da, enpresaren funtzionamendua ahalbidetzeko, nahiz eta haren funtzioetako batzuk bideragarri ez izan, erakundeaz kanpoko gorabeheraren baten erruz; kasu honetan Covid-19k (SARS-Cov-2) eragindako pandemia, horrek erkidegoan sortutako arriskuak ekarri digun larrialdi egoera dela eta.

Dokumentu honen bidez, Osalanek gidari izan nahi du inplikatutako alderdi guztiek duten egitekoan: arriskuarekiko esposizioa eta hedapen posiblea murrizteko berehalako neurri orokorrak behar bezala ezartzen direla berrikusi, lanpostu bakoitzaren arriskua ebaluatu, arriskuaren ebaluazioa gutxienez hiru mailatan sailkatu, prebentzio-neurriak ebaluatutako arriskuaren arabera planifikatu eta kontrol-mekanismoak ezarri.

Covid-19 Kontingencia Plana ezartzeko gida (pdf, 1,67 MB)