Klimatizazio-sistemen bidezko SARS-CoV-2 transmisioaren prebentzioa

Ingurunearen Osasuneko (SESA) eta Osasun Publikoko (SESPAS) elkarteek adierazi dute lokale publikoetako aire girotuaren bidez kutsatzeko probabilitatea baxua dela.

 

 

Konfinamenduaren ondoren aktibitateari berriz ekin ondorioz,  Ingurune-Osasuneko Espainiako Elkarteak (SESA) eta Osasun Publikoko eta Osasun Administrazioko Espainiako Elkarteak (SESPAS) baterako adierazpena igorri dute, aire girotuek SARS-CoV-2 birusaren kutsapena eragin ote dezakeen kezka dela eta.

Erakunde biek ondorioztatu dute birusa ohiko klimatizazio-sistemetan edo airea ateratzeko sistemetan sartzeko eta kondukzio-bideetatik hedatzeko probabilitatea, “oso baxua dela”. Hala ere, uste dute bermatu behar dela  airearen “berrikuntza egokia“, kanpoan “leku aproposean” hartuz.

Era berean, lehioak irekitzearen aldekoak dira, “girotze-zerbitzuak funtzionatzen hasi aurretik, bitartean eta gero”. Adierazten dute ere hori “ez litzatekeela beharrezkoa izango” sistemak “airearen berritze altua” eginez gero. Horrez gain, txostenak dio eraikinak ezingo balu aireztapen hori modu naturalean edo behartuan egin “airea higienizatzeko sistema zehatzetara jo beharko lukeela”. 

Erakunde hauen dokumentuan ere argitzen dira komunikabideek,  birusak aire-girotuaren instalazioetan ugaltzeko dauzkan ahalmenari buruz egindako galderak. Argi eta garbi adierazten da  ez daukala “inolako zentzurik” horrelakorik planteatzea birusa “ezin baita giza-zelulak inbaditu gabe ugaldu ”. Ondorioz, adierazten dute “ez daukala inolako ondorio praktikorik” hodiak  horretarako garbitzeak edo kanpoko aire-filtroak aldatzeak.

Azterketa-eremu zabalagoan, Espainiako Aerobiologia Elkarteak eta Ingurune- Osasuneko  Espainiako Elkarteak txosten bat egin dute SARS-CoV-2 arnas tanta, objektu kutsatu eta aerosolen bidez transmititzeari buruz. Bertan, honako atalburu hauek daude: sarrera, SARS-CoV-2 kutsatzeko mekanismoak arnas tanta handien bidez, kutsatutako objektu edo gainazalen bidez eta arnas mikrotanta edo aerosolen  bidez;  SARS-CoV-2ren iraunpena materialetan eta gainazaletan; airetik aerosolen bidez kutsatzeko bidea; arnas-emisioen eredu berria eta airetik aerosolen bidez kutsatzearen egiaztapenak; klimatizazio-instalazioetan aire-bideak prebenitzeko estrategiak; azken oharrak eta erreferentziak 

 

Klimatizazio-sistemetarako gida

 

Bestalde, Gobernu zentralak uda honetan, Eraikinetako eta lokaletako klimatizazio eta aireztatze-sistemak erabiltzeko eta mantentzeko gomendioak SARS-CoV-2 sistemaren hedapena prebenitzeko Gida delakoa argitaratu du. Agiri honek irizpide teknikoak eta gomendioak ezartzen ditu osasuna babesteko aireztapen edo klimatizazio sistema mekanikoak dauzkaten  espazio eta lokale publikoetan. Azken eguneratze honetan, nazioarteko agentzien aholkuak  daude bai eta horrelako instalazioen arriskua kudeatzen eta mantentzen esperientzia daukaten erakunde profesionalenak eta osasunean eragina daukaten ingurune faktoreen prebentzioa lantzen duten elkarte zientifikoenak ere. 

Susmatzen bada eraikin edo lokal batean COVID-19ko kasu bat dagoela, Gidak gomendatzen du espazioa –non persona susmagarria egon den- gutxienez lau orduz aireztatzea. Aireztatzea gutxienez, desinfekzioa lanei ekin baino bi ordu lehenago hasiko da. Espazioa garbitzeko eta desinfektatzeko protokoloak honako lan hauek sartzea gomendatzen du: airea sartu eta irteteko saretak; barne-iragazkia ateratzea, garbitzea eta desinfektatzea; eta barne-unitatea garbitzea eta desinfektatzea, soluzio desinfektatzaile bat lainoztatuz.