Laneko osasunaren kontzeptua, prebentzioaren ikuspegi integralerantz aldatu da

Juan Ignacio Goiriaren elkarrizketa, laneko medikua eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiako Laneko Medikuntza Saileko presidentea, (BMZA).

“Garrantzitsua da enpresariak, langileak eta zerbitzu espezializatuak, prebentzioari buruzko erabakien alderdi guztietan  koordinatuta egotea”, dafendatzen du Juan Ignacio Goiriak

Gizartea eta ekonomia modernoa, funtsean, dinamikoak dira. Prebentzioko estrategiak batera doaz?

Robotizazioa eta informatika, biztanleria aktiboaren zahartzea edo osasuna lanpostuan sustatzea bezelako kontzeptuek gero eta garrantzi handiagoa daukate ekonomia modernoetan eta hori, laneko osasunaren kontzeptu klasikoa, hau da, istripuak  sahiestea, aldatzen ari da.

Teknifikazio eta langileen prestakuntza handia daukaten lan-ingurunetan asko aurreratu da osasunaren babesean –istripuak sahiesteko zentzuan-. Hala ere, asko hazi dira ere arrisku psikosozialak. Sarritan, lanaren automatizazioak pertsonen sormena garatzea oztopatzen du eta horrek, euren artean harreman arazoak egotea dakar eta ondorioz,  antolaketa sailetan ere. Gainera, askotan gertatzen da, langileek prestakuntza maila handiagoa izatea eta, aldi berean, lantegietan giza-harremanak mailaka galtzea. Gertatzen da oso prestakuntza handia daukaten batzuk eurak bakarrik lan egiten dutela; hau da, ez dute euren lorpenak partekatzen. Osasunaren esparruan, horri  “lan harremanei gizatasuna kentzea” deitzen diogu eta  hori, gero eta fenomeno larriagoa da.

Zeintzuk dira kontzeptuak eta pertzepzioak aldatzeko beste arrazoiak?

Laneko osasunaren kontzeptu klasikoa aldatzen duen beste faktore batzuk, generoa, adina eta bizitza-ohituren arabera sortutako taldeen berezitasunetatik eratorritakoak dira. Generoak ez luke inolako ezberdinatasunik ekarri beharko lan-zentru teknifikatuen lan prebentzioan, haurdunaldi eta esnealdiari  lotutako arriskuak kontuan hartzean salbu.

Bestalde, biztanleria aktiboa zahartzeak dakartzan muga fisiko eta psikofisikoak “adinerako funtzioa” deritzon terminoa sortzea ekarri du. Hau da; gaur egungo  laneko osasunak, lanak adin-talde bakoitzaren muga normaletara egokitzea aurreikusten du. Horregatik oso inportantea da identifikatzea erakunde bakoitzean dauden lanpostu guztiak, euretako bakoitzean egin behar diren zereginak eta, batez ere, zeregin horiek eta horiek egiteko beharrezkoak diren eskakizun fisiko eta psikikoen arteko  lotura.  

Bizitza-ohiturek ere eragina daukate. Garrantzitsua da osasuna babesteko prestakuntza umetatik irakastea. Trebakuntza hori osasun-publikoaren gobernu programen barruan egon behar da eta pertsonen erantzunkizun pertsonala sustatzeko bideratu,  bizitza osasuntsuagoa izan dezaten.  Eskolako curriculumean, berriz, prebentzioko  trebakuntza oso gutxi agertzen da edo  ez da agertzen, eta hori ez da ondo ulertzen, bizitzaren zati handia lan-munduan igarotzen dugulako.

Zein da sarritan erabiltzen diren ‘lanpostuan osasuna sustatzea’, ‘enpresa osasuntsua’ edo ‘talde-zaintza’ kontzeptuen garrantzia?

Gaur egungo ‘lanpostuan osasuna sustatzea’ kontzeptua, bakoitzaren bizitza ohiturei eta lantokian burutzen diren prebentzio jarduerei dagokie. Hori aplikatzeak ‘enpresa osasuntsua’ kontzeptua agertzea ekarri du eta  aipatutako horrekin, zure osasuna babestu ez ezik, hobetu dezakezu.  Enpresa batzuk kontzeptu hori gauzatzen dute beren langileek bertan jaten dutenaren bidez edo beharrezko atsedenaldietan ariketa egokiak eginez. Ekialdeko herrialdeetan aspaldian egiten dute eta hemen apurka-apurka sartzen ari da.

 ‘Talde-zaintza’ kontzeptua ere, berria da. Prebentzioko zerbitzuek ez dauzkate  osasuna dela eta lanera ez agertzearen datuak eta horrek zaila egiten du ez agertze horiek lanarekin zuzenean erlazionatuta dauden jakitea, eta babespen-neurri egokiak hartzea. Osalanek arau bat onartu zuen osasun sistema publikoa eta prebentzio zerbitzuaren artean konexioa egon zedin. Horrela, langilearekin dagoen medikuak funtsezko bi alderdi identifikatu ahalko ditu: alde batetik, langileak daukan gaixotasuna bere lan jarduerarekin zerikusia daukan eta bestetik, bere lanpostura itzultzen denean osatuta dagoen. Interrelazio hau funtsezkoa da jakiteko lan mota zehatz batek osasunean eragin zehatzik daukan.

‘Talde-zaintzak’ ikuspegi globala eskaintzen du eta Osalan lan handia egiten ari da bere hedapena lortzeko, GSINarekin, Osasun Sailarekin, mutuekin, prebentzioko zerbitzu eta erakunde profesionalekin (Lan Medikuntzaren Euskal Elkartea eta Bilboko Medikuen Zientzien Akademia) elkarlanean arituz.

Zu, Bilboko Udaleko laneko osasun zerbitzuen burua izan zara. Nola baloratzen duzu  esperientzia hori?

Ni arduraduna izan naizen bitartean Bilboko Udalak asko indartu du prebentzioa. Giza-baliabideen barruan funtsezkoa den funtzio publikoko hankari ematen dion garrantzi bera eman dio. Gainera, Bilboko Udalak baliabideak aprobetxatzeko, prebentzio zerbitzu erkidetua sortu du udal-enpresa guztientzat eta, guzti horregatik, oso pozik nago.