Hornitze kateen eta norbera babesteko ekipoen prebentzioari buruzko txostenak (EU-OSHA)

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europar Agentziak (EU-OSHA)  Bilbon daukan egoitzan, ‘Foku-Puntuak Mintegia’ egin zen eta bertan, hornitze-kateei eta norbera babesteko ekipoei buruz egindako ‘berrikuspen artikuluak’ aztertu ziren.  Ekitaldian, lan erakundetako 33 arduradun egon ziren, 24 europar gobernutakoak eta Europar Batzordekoak eta, “Nekazaritzaren eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren etorkizuna (LSO)” gaiari buruzko lan berri baten edukia onartu zuten.

Lehen artikulua, 'Hornitze kateak eta beren ondorioak orain eta gero OSHn', David Walters iraskasleak -Erresuma Batuko Cardiffeko Unibertsitateko Lan Inguruneko Ikerketa Zentrokoa- eta Londreseko Middlesex Unibertsitateko  Phil James irakasleak egin dute.  Artikuluak, hornitze katearen funtzioak laneko osasunerako eta segurtasunerako adierazten dituen erronkak eta aukerak aztertzen ditu,  azken ikerlanen emaitzen arabera.

Bigarrenak, 'Norbera babesteko ekipo adimenduna (NBE): babespen adimenduna etorkizunerako', Alemaniako Laneko Osasun, Segurtasun eta Normalkuntzarako Batzordeko Idazkaritzako Michael Thierbachek egindakoak,  ezartzen du beharrezkoa dela horri buruzko arauak eta frogarako eta egiaztapenerako marko egokia ezartzea. Gainera, gomendioak ere sartu ditu  NBE adimenduek izan ditzaketen abantailen onura handiena lortzeko.  

 

Azaleratzen ari diren arriskuak zehaztea

Artikulu hauek, EU-OSHAk, azaleratzen ari diren arriskuak aztertzeko daukan lan-arloaren barruan kokatzen dira eta bere helburua, esparru horretako etorkizuneko erronkak zehaztea da, Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko neurriak hobetzeko (LSO), eta lan-istripuak eta gaixotasunak gutxitzeko. EU-OSHAk  2018an prospektiba-proiektu bat burutu zuen jardute sail horretan, IKTen etorkizuneko garapenei lotutako lan-arriskuak esploratzeko.

EU-OSHAk esparru horren barruan agindutako  beste artikulu batzuk, honako gai hauei buruzkoak dira: crowdsourcing, 3D inprimatzea, langileen monitoreoa, adimen artifiziala bidezko kudeaketa eta Big Data, ikuskapenaren eraginkortasunerako erabiltzea.  

Esteka honen bidez ikusi ahalko dituzu EU-OSHAk 2003tik hona eztabairako agindu dituen agiri guztiak,  "Azaleratzen ari diren arriskuak + IKT/digitalizazioa"  etiketarekin.