Euskadiko aldi baterako laneko eta nekazaritzako laneko jardueretan COVID-19ri eusteko jarduketa

Egungo pandemia-egoerak berariazko errefortzua eskatzen du, bai lan-baldintzak eta ostatua bermatzeko, bai COVID-19ren aurkako prebentzioa eta babesa bermatzeko. Horrenbestez, lan-jardueretan beharrezkoak diren prebentzio-, babes- eta kontrol-neurriak ezarri beharko dira, bai eta sasoikako langileen eta haien familien gutxieneko baldintza material eta funtzionalak berrikusi ere, hargatik eragotzi gabe lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia eta jarduera ekonomikoaren titularrak edo, hala badagokio, zentro eta erakundeetako zuzendariak aplikatu beharreko gainerako lan-araudia betetzea.


Horregatik, Osalanek eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak, Euskadiko 2025 Estrategia (Segurtasuneko eta Osasuneko Estrategia Sektoriala Elikagaien eta Zuraren Balio Katean) delakoaren esparruan, Euskadiko Sasoikako Lanerako Erakunde arteko Mahaian parte hartzen duten gainerako erakundeekin batera, Euskadiko aldi baterako laneko eta nekazaritzako jardueretan COVID-19ri eusteko jarduera-protokoloa egin zuen.

COVID-19ri eusteko jarduera-protokoloa, laguntza-baliabideak eta dibulgazio-materialak