Berriro hasi dira Osalanen lanbide-heziketako zentroen bisitak

Osalanek 2020ko otsailean ekin dio berriz lanbide heziketako ikastetxeetako ikasleen bisitak antolatzeari. Horrela, Osalanek kontzientziazioan eta sentsibilizazioan lagundu nahi du, Lanbide Heziketako gradu eta familia guztietan laneko arriskuen prebentzioaren kultura areagotzeko.

2018-2019 ikasturtean parentesi bat egin ondoren, Osalanek berriro ekin dio programari, egitura, edukiak eta giza taldea berriro diseinatutak.

Orain arte, 16 eta 19 urte bitarteko 89 ikasle (30 neskak eta 59 gizonak) joan dira Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutura: Leioako Adsis Fundazioakoak (ostalaritzako, ile-apaindegiko, zurgintzako, lorezaintzako eta eraikuntzako oinarrizko lanbide-heziketa); Bilboko Sopeña Fundaziokoak (ile-apainketako eta ile-kosmetikako erdi-mailako lanbide-heziketa); Bilboko Peñascal Kooperatibakoak (soldadura, galdaragintza, zura, altzarigintza eta kortxoako erdi-mailako prestakuntza); eta Portugaleteko Oinarrizko LH (Ile-apainketako eta estetika eta ibilgailuen elektromekanikako oinarrizko prestakuntza).

Jarduera bi zatitan egituratzen da: lehenengoan, ongietorria egin eta Osalanek zer den eta zer egiten duen azaldu ondoren, honako hau aurkezten da: "Lanak desberdin eragiten digu emakumeoi eta gizonoi” eta lan-arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeko beharra. Ondoren, liburutegia eta laborategia bisitatzen dituzte. Bigarren zatian, Osalaneko teknikariek laneko arriskuen prebentzioari buruzko eduki horizontalarekin ekiten diote azalpenari, lanbide-arloko arriskuekin eta prebentzio-neurri espezifikoekin jarraitzeko, eta, azkenik, OSALANen webgunea aurkezten diete, eta ikasleek eta irakasleek ebaluazio-galdetegia betetzen dute.