Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Berriak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun

Anatomia patologikoko unitateetako formaldehido-mailen gaineko azterketa

Osalaneko Higiene Laborategiko lankideak dira Mª Alicia Lorenzo eta Antonio Aguirre, eta formaldehido-mailek anatomia patologikoko unitateetan duten bilakaerari buruzko azterketa egin dute. Helburuak: 2011-2016 bitartean egondako esposizioa zenbatestea, batetik, eta konposatu horrek unitateotako pertsonen osasunean eragin dezakeen arriskua gutxitzeko neurrien eraginkortasuna ebaluatzea, bestetik. Lana maiatzean aurkeztu zen, poster itxuraz,  Euskal Autonomia Erkidegoko Osasuneko Goi-mailako Teknikarien (OGMT) Elkarte Zientifiko Sanitarioak (ATESSPV) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Osasuneko Goi-mailako Teknikarien Sindikatu Profesionalak antolatutako 5. Jardunaldi Zientifikoetan: “OGMT: Osasuneko oinarrizko makineria”.

Egileek lan hau egitea erabaki zuten, hain zuzen ere, 2016an formaldehidoa agente kimiko kantzerigenoa zela adierazi zelako, eta, ondorioz, beharrezkotzat jo zutelako azterketa batean ikertzea bai osagai horrek ingurumenean dituen kontzentrazio-mailen bilakaera, bai haren pean egotearen ondoriozko arriskuak gutxitzeko hartutako neurrien egokitasuna.

Horretarako, anatomia patologikoko hiru laborategitik 2011 eta 2016 artean ateratako 181 lagin ebaluatu ziren, eta Osalaneko Higiene Laborategian aztertu. Aldi horretan konposatu horren esposizioa murriztu egin zela egiaztatu ahal izan zen. Hala ere, balio horiek apurka-apurka murriztu diren arren, oraindik ere antzematen da formaldehidoa, eta, beraz, lanean erabiltzeari uzteko gomendatzen da. Neurri hori ezartzea teknikoki posible ez bada, sistema itxian erabiltzea komeni da, edo gutxienez, esposizio-maila ahalik eta gehien murriztea. Horretarako, azterketa honek hainbat neurri zehatz eskaintzen ditu (ikus posterra).

Posterra deskargatu (pdf, 137 KB)

 uztaila 2017>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<abuztua 2017>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<iraila 2017
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
Euskadi, auzolana