Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresaburuak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun

Enpresaburuak: prebentzio baliabideak                                                                             


 

 
 

Helburuak

 

Honako hauek dira prebentzio-baliabidearen helburu nagusiak:

  • Laneko ezbeharrei aurre egitea
  • Egiazko prebentzio-kultura sustatzea
  • Enpresan prebentzioa barneratzea
  • Araudia betetzen dela hobeto kontrolatzea

Zer jotzen den prebentzio-baliabidetzat

 

Prebentzio-baliabidea izan daiteke:

  • Izendatutako langile bat edo gehiago
  • EPZko kide bat edo gehiago
  • KPZko kide bat edo gehiago
  • Enpresako langile bat edo gehiago, enpresako bertako prebentzio-zerbitzukoa izan gabe, edo izendatutako langile izan gabe, honako baldintzak betetzen dituenean edo dituztenean:
    • Ezagutzak
    • Gaikuntza
    • Esperientzia
    • Prebentzioari buruzko prestakuntza. GUTXIENEZ ERE, OINARRIZKO MAILA

Prebentzio-baliabideak egon behar dute

 

Ondorengo egoeretan beharrezkoa da prebentzio-baliabidea izatea:

  • Hainbat eragiketa bateratzeak arriskuak gehitu ahal dituenean
  • Arauz, arriskutsutzat edo arrisku berezikoak jotzen diren jarduerak edo prozesuak egiten direnean.
  • Lan Ikuskaritzak prebentzio-baliabidea(k) behar dela edo direla ezartzen duenean.

Prebentzio-baliabideen eginkizunak

 

Honako hauek dira prebentzio-baliabideen eginkizunak:

a) Prebentzio-ekintzak betetzen direla zaintzea:

- Eraginkortasuna egiaztatzea.
- Definitutako arriskuetara egokitzea.
- Aurreikusi gabeko arriskuetara egokitzea.

b) Prebentzio-ekintzen betetze-maila behar bestekoa ez dela igartzekotan:

- Ekintza horiek behar bezala betetzeko berehalakoan beharrezko argibideak ematea.
- Enpresaburuari egoera hauen berri ematea, artean zuzendu ez badira, beharrezko neurriak har ditzan.

c) Prebentzio-neurriak betetzen ez direla, behar bestekoak ez direla edo desegokiak direla igartzekotan.

- Enpresaburuari jakinaraztea.
Enpresaburuak berehalakoan hartu beharko ditu beharrezko neurriak huts-egiteak zuzentzeko, bai eta prebentzio-ekintzen plangintza eta, hala badagokio, laneko arriskuen ebaluazioa edo segurtasun-plana egin ere.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak ezartzen du Prebentzio Baliabideek lantokian egon behar dutela, horiek bertan egotea eskatzen duen egoerak dirauen bitartean.

Prebentzio-baliabideak gaitzea

 

54/2003 Legeak ez du titulazio edo lanbide-gaikuntza berezirik ezartzen, eta orokorrean baino ez du profil profesionala zehazten: nahikoa ezagutzak, gaikuntza esperientzia. 54/2003 Legeak legezkotzat jotzen du enpresaburuak ezartzea.

Hala ere, ondorengo puntuak zehaztu behar dira:

a) Ezagutzak (teknikoak): Eraikuntzari zein, besteak beste, eraikuntza-prozesuei, makinen erabilerari eta obrako ekipoei buruzko ezagutza orokorrak izan behar dituzte

b) Gaikuntza profesionala (titulazioa): Gutxieneko titulazioak (ezagutza teknikoak bermatuko lituzkeena) LHko Heziketa Zikloek eskainitakoa izan beharko luke. Dena den, prestakuntza teknikoa, nola ez, Prebentzio Zerbitzuko (bertakoa edo kanpokoa) kideei eskatutako mailaren araberakoa izango da, izendatutako langilearen eta Prebentzio Zerbitzuko kideen artean prestakuntza ezberdina egon ez dadin.

c) Esperientzia: Obran esperientzia izan beharko dute, baina obrako ataza, lan operatibo, plangintza eta dokumentuen arloko esperientzia ahaztu gabe.

d) Prebentzioari buruzko prestakuntza: Gutxienez ere, oinarrizko mailako eginkizunei dagokien prestakuntza izan beharko du, baina betebehar hau gutxieneko baldintza dela ahaztu gabe. Izan ere, adibidez, enpresa azpikontratistak eta langile autonomoak elkarrekin dihardutenean prebentzio-ekintzen koordinazio-lanak egiten direnean prebentzioari buruzko prestakuntza-maila handiagoa izango da (maila ertaina edo handiagoa).

e) Beharrezko bitartekoak:
Beharrezko bitartekoak izan beharko dituzte. Honek esan nahi du behar bezalako lokala eta altzariak eta beharrezko elementu guztiak (ordenagailua, inprimagailua, etab.) izan beharko dituztela. Segurtasun Planean aurreikusitakoan arabera egon behar duten bitarteko materialak izateko eskakizuna, giza baliabideak izatekoarena bezalakoa da. Zentzu honetan, adieraz daiteke 54/2003 Legeak argi eta garbi ezartzen duela "....beharrezko bitartekoak izan beharko ditutela..." eta zeintzuk diren prebentzio-baliabideak obran bere eginkizunak bete ahal izateko behar dituen baliabide materialak (adibidez, neurtzeko gailuen beharra, etab.)

Prebentzio-baliabide kopurua kontratistako

 

Kopuruari dagokionez, prebentzio-ekintzak betetzen direla zaintzeko behar bestekoak izango dira. Kontuan izan behar da kontratista bakoitzari aplikatuko zaiola prebentzio-baliabideak izateko betebeharra.

Lanlekuan egotea.- Segurtasun Planean aurreikusitako denboran zehar egon beharko dute lanlekuan. Hori dela-eta, honakoa ondoriozta dezakegu:

  • Prebentzio-baliabideak Segurtasun Planean zehaztutako Obra Unitateetan izango dira beharrezkoak.
  • Segurtasun Planean zehaztu ez badira, Segurtasun Koordinatzaileak ez luke Plana onetsi behar.
  • Planak prebentzio-baliabidea beharrezkoa noiz den zehazteaz gain, obrako unitate bakoitzean zer egin, zaindu eta kontrolatu behar duen ezarri beharko luke.
 uztaila 2017>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<abuztua 2017>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<iraila 2017
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
Euskadi, auzolana