Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresaburuak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun

Enpresaburuak: Laneko Arriskuen Prebentzioa                                                                            


 

Zertan datza Laneko Arriskuen Prebentzioa?

 

Laneko Arriskuen Prebentzioa enpresako edozein jardueratan ematen diren arriskuak aurrez ezagutzeko egiten diren ekintza-multzoa da.

Aurrez jardute honek, lan-istripu bat gertatzea galaraziko duten hainbat prebentzio-neurriren plangintza egitea eta neurri horiek hartzea ahalbidetzen du.

Honako ideia hauetan oinarritzen da LAP delako:

  • Lan-istripu bat ez da saihestezineko gertakari bat: Lan-istripu batek adierazten du lanaren antolaketan edo garapenean akatsen bat egon dela.
  • Zenbat eta zehatzago aztertu egitekoa, errazagoa izango da horri dagozkion arriskuak aurreikustea.

Indarrean dagoen legeria langileek segurtasun- eta osasun-baldintzapeko lan bat izateko duten eskubidean oinarritzen da, eta honek berarekin dakar langileak babesteko enpresaburuak duen betebeharra.

Nabarmendu behar da gure legeriaren asmoa dela LAP enpresaren kudeaketan erabat barneratutako jarduera izatea, hau da, finantza, teknika, ekoizpen, merkataritza, eta abarren arloko gainerako jarduerei gehitzen zaion beste bat.

Laneko Arriskuen Prebentziorako tresnak

 

Laneko arriskuei aurrea hartzeko, arriskuen ebaluazioa da LAPeko teknikari espezialisten oinarrizko tresna.

Arriskuen Ebaluazioa azterketa bat da eta horren bitartez:

  • Lanpostu baten baldintzak aztertzen dira: lekua, makinak, erabilitako produktuak, etab.
  • Langile bat baldintza horietan lan egiteagatik zein arriskuren eraginpean dagoen zehazten da. Baliteke fase honetan erraztasunez ezaba daitezkeen arriskuak izatea; gainerakoak, ebaluatu egin beharko dira.
  • Ondoren, arrisku bakoitzaren garrantzia “neurtzeko” (ebaluatzeko) ahaleginak egiten dira, arriskuaren eraginpean iragandako debora eta sor ditzakeen kalteen litekeen larritasun-maila bezalako irizpideei arreta berezia jarri ohi zaiela. Horrela, lehentasunez zein arriskuri ekin behar zaien jakin daiteke.
  • Azkenik, LAPeko teknikariak lanpostu horri dagozkion arriskuak ezabatu edo murrizteko prebentzio-neurriak proposatuko ditu.

Arriskuen ebaluazioa, berez, ez da helburu bat; espezialista batek enpresaburuari helarazten dion diagnostiko zuhurra izan behar du, enpresaburuak erabakirik egokienak hartzerik izan dezan.

Arriskuak ezabatu edo murrizteko enpresak dituen baliabide ekonomikoak, teknikoak, etab. zeintzuk diren dakiena enpresa denez, enpresaburuari dagokio, nahi izatekotan LAPeko teknikari espezialisten laguntzaz, proposatutako prebentzio-neurriak mailaz maila gauzatzeko plangintza egitea.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren enpresako antolaketa

 

LAParen inguruko legeriak LAP modu ezberdinetara (“prebentzioaren antolaketa-motak” deritzenak) antolatzeko aukera ematen die enpresei:

  • Enpresaburuak bere gain hartuz beharrezko prebentzio-jardueren gauzatzea.
  • Beharrezko prestakuntza duen edo duten langile bat edo gehiago izendatuz, jarduera horiek gauzatzeko.
  • LAPeko bere teknikariak Berezko Prebentzio Zerbitzu (EPZ) gisa antolatuz.
  • LAPeko bere teknikariak antzeko edo hurbileko beste enpresa batzuetakoekin bateratu eta Enpresen arteko Prebentzio Zerbitzua (EAPZ) eratuz.
  • Kanpoko Prebentzio Zerbitzua (KPZ), hau da, kanpo-erakunde espezializatu eta egiaztatua, kontratatuz, beharrezko prebentzio-jarduerak gauza ditzan.
  • Modalitate bat baino gehiago bateratuz.

[Xehetasun gehiagorako, ikusi 39/1997 EDko III. Kap.].

Laneko segurtasun eta osasunari dagozkion gai guztiei buruzko kontsultak jasotzeko eta proposamenak egiteko eskubidea dute langileek.

Langileen ordezkaritza dagoen enpresetan, informazio, kontsulta eta parte-hartzeko eskubide hori, batik bat, prebentzioko ordezkarien bitartez bideratzen da. Dena den, langile bakoitzari, pertsonalki eta banaka, bere lanpostuko arriskuen, hartutako prebentzio-neurrien eta litezkeen larrialdiko neurrien berri eman behar zaio.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko legeria

 

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko legeria

 iraila 2017>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
<<urria 2017>>
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
3031          
<<azaroa 2017
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
27282930      
              
Euskadi, auzolana