Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresaburuak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun
Enpresaburuak


Higienearen ebaluazioak

 

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak ezartzen du enpresaburuaren betebeharra dela langileak eraginpean dituzten arrisku ekidinezinak ebaluatzea.

Higienearen ebaluazioakArrisku ekidinezin hauen arteko bat agente fisiko eta kimiko eta baita biologikoen eraginpean egotea izaten da, orokorrean, oso zaila baita agente horien eragina ezabatzea, eta gelditzen den aukera bakarra maila onargarri edo eramangarrietara murriztea izaten da.

Bestalde, eragin hauek ebaluatu ahal izateko, beharrezkoa da agentea lanpostuan zein maila edo kontzentraziotan azaltzen den ezagutzea, horrela gehieneko ingurumen-balioekin alderatu ahal baitira. Horretarako, horiek neurtu edo atzitu eta, ondoren, analisia egin behar da.

Antolakundean beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak ez izatekotan, enpresako prebentzio-kudeaketa ezarri eta garatzeko beharrezkoak diren ekintzak egiten lagundu edo errazteko, kanpoko enpresak (Prebentzio Zerbitzuak) kontratatzea ahalbidetzen die LAP legeak enpresaburuei. Beraz, Prebentzio Zerbitzu hauetako bat edo gehiagorengana jo beharko du ebaluazio higienikoak egiten lagun diezaioten.

OSALANek ez ditu enpresek edo langileek eskatutako neurketa edo ebaluaziorik egiten. Bakar-bakarrik, Lan Agintaritzak eskatuta egiten ditu, edo bere kudeaketa-planean programatutako jarduera, lanpostu edo agente berezien eraginpean egoteari buruzko azterlanak egiteko. Hala ere, aholkularitza-zerbitzua enpresen esanetara dago gai honen inguruan zein Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko gainerako gai guztien gainean aholku emateko.

 uztaila 2017>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<abuztua 2017>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<iraila 2017
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
Euskadi, auzolana