Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresaburuak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun

Enpresaburuak: Hitzarmen kolektiboak eta Laneko Arriskuen Prebentzioa                                                                       

 

 
 

Zer da hitzarmen kolektiboa?

 

Langileen ordezkarien eta enpresaburuen arteko lan-arloko negoziazio kolektiborako eskubidearen gauzatzea da. Espainiako Konstituzioaren 37.1. artikuluak aitortzen du eskubide hau.

Konstituzio Auzitegiak baieztatu zuen, bere 184/1991 epaian, negoziazio kolektiboa, antolatutako langileen eta enpresaburuaren edo enpresaburu-elkarte bat edo gehiagoren arteko elkarrizketa-, hurbiltze- eta, zenbaitetan, adostasun-prozesu baten adierazpen laburtua dela, eta prozesu horren bitartez, eremu jakin batean lan-baldintzak zein adostasunera iritsi diren aldeen eskubideak eta betebeharrak erregulatuko duten arauak ezartzen direla.

Langileen Estatutuaren (LE) eraginkortasun juridikoari dagokionez onartzen du, horiek arau-emaileak direla eta ez kontratu hutsak, hitzarmenek barne hartzen dituzten enpresaburu eta langile guztiek indarrean dauden bitartean horiek betetzeko beharra baitute, indarrean dauden bitartean. Ondorioz:

- Aginduz eta automatikoki aplikatuko zaizkio banakako lan-harreman zehatzei, horietan, berariaz edo isilbidez, hitzarmeneko artikuluak kontratu-baldintza gisa barne hartzeko beharrik gabe.

- Bigarrenik, hitzarmen batek aurreko osoa baliogabetzen du, bere horretan mantentzen diren alderdiak izan ezik.

- Hirugarrenik, hitzarmen kolektiboa idatziz jaso, bestela baliogabea izango da, eta dagokion Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

- Laugarrenez, hitzarmena bete ezean, langileek eta enpresaburuek, banaka, epailearen aurrean eska daitekeen banakako erantzukizuna dute.

Hitzarmen kolektiboek legez edo arauz ezarritako lan-baldintzak hobe ditzakete, baina ezin dute arau horietan jasotakoak baino baldintza okerragoak ezarri, beharrezko eta ezinbesteko gutxieneko eskubidetzat jotzen diren baldintzetan (lanaldia, ordainsaria, laneko arriskuen prebentzio-arloko eskubideak, etab.)

Hitzarmen Kolektibo motak

  • Izaeraren arabera
    • Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak: LEk ezarritakoaren arabera negoziatu eta egiten dira.
    • Estatutuz kanpoko Hitzarmen Kolektiboak: LEk ezarritakotik kanpo negoziatzen dira, ez dituelako LEk ezarritako baldintzak barne hartzen.
    • Enpresa-akordioen bidezko itunak: enpresaren eremuko oso gai zehatzei buruzko hitzarmenak dira.
  • Dagokien aplikazio-eremuaren arabera:
    • Lurralde-eremua: Hitzarmen Kolektiboa Estatu barruko zein lurraldetan aplikatzen den.
      Oharra:Hitzarmen guztiek zein lurralde-eremutan aplikatuko diren barne hartzen dute. Estatu, Autonomia edo Probintzia mailakoak izan daitezke.
    • Jardute-eremua: hitzarmena zein jarduera-sektoreari dagokion.
    • Pertsona-eremua: Hitzarmen Kolektiboa zein langileri aplikatzen zaien ezartzen du; araua, langile guztiei aplikatzea da, baina hainbatetan langile gutxi batzuei aplika dakieke.
    • Denbora-eremua: Hitzarmen Kolektiboa denboran mugatuta dago.
  • Jarduera-sektorearen arabera:
    • Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta basogintza
    • Elikagaiak eta edariak
    • Bankuak, finantzak,
    • Merkataritza eta konpontze-lanak
    • Eraikuntza eta horri lotutako eta laguntzeko jarduerak
    • Etab.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren Eremuan aplikatzea

 

Laneko arriskuen prebentzioa dela-eta, hitzarmen kolektiboen euren bitartez LAPeko Legearen edo berori garatzen duten beste araudi batzuen alderdiak jaso dira, langileen segurtasun eta osasunaren babes-maila areagotzera zuzendutako lan-baldintzak hobetzearen alde egiteko helburuarekin.

Langileek laneko segurtasun- eta osasun-arloan eraginkortasunez babestuta egoteko eskubidea dute. Eskubide honen ondorioz, langileak laneko arriskuez babesteko betebeharra (erantzukizun objektiboa) dagokio enpresaburuari.

Babesteko betebehar hau, halaber, herri-administrazioek beren zerbitzura diharduten langileekiko duten betebeharra ere bada.
Enpresaburuak beretzat lan egiten duten langileen segurtasuna eta osasuna bermatu beharko ditu, lanaren inguruko alderdi guztietan.

Adibide gisa adieraziko dugu, 2012–2016 epealdirako V Eraikuntza Sektoreko Hitzarmen Orokorrak, “Eraikuntza-lanetan aplikagarriak diren gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak” izeneko IV. TITULUAN (171. artikulutik 249.era), eraikuntza-lanetako gutxieneko segurtasun-baldintzak ezartzen ditu.

 uztaila 2017>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<abuztua 2017>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<iraila 2017
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
Euskadi, auzolana