Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Langileak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun
Langileak


Laneko Arriskuen Prebentzioa

 

Laneko Arriskuen Prebentzioa
 

Zertan datza Laneko Arriskuen Prebentzioa?


Laneko Arriskuen Prebentzioa enpresako edozein jardueratan ematen diren arriskuak aurrez ezagutzeko egiten diren ekintza-multzoa da.

Aurrez jardute honek, lan-istripu bat gertatzea galaraziko duten hainbat prebentzio-neurriren plangintza egitea eta neurri horiek hartzea ahalbidetzen du.

Honako ideia hauetan oinarritzen da LAP delako:

  • Lan-istripu bat ez da saihestezineko gertakari bat, ezinbestean, halabeharrez edo “gertatu behar zelako” gertatzen den zerbait. Lan-istripu bat jardunean zerbait ondo ez dela joan, akats bat egon dela adierazten duen zerbait da.
  • Egitekoa aldez aurretik ondo eta, nola egin behar den eta zein baliabide erabili behar diren jakinda aztertu bada, azal daitezkeen arriskuak ere aurreikus daitezke.

Beraz, zenbat eta hobeto aztertu egitekoa, orduan eta errazagoa izango da “akatsak” (istripuak) ekiditea jardun bitartean.

Oraingo legeria langileek segurtasun- eta osasun-baldintzapeko lan bat izateko duten eskubidean oinarritzen da, eta hau, aldi berean, zeregin bat da enpresaburuarentzat, babes hori lortze aldera.

Laneko Arriskuen Prebentziorako tresnak


Laneko arriskuei aurrea hartzeko, arriskuen ebaluazioa da LAPeko teknikari espezialisten oinarrizko tresna.

Arriskuen Ebaluazioa azterketa bat da eta horren bitartez:

  • Lanpostu baten baldintzak aztertzen dira: lekua, makinak, erabilitako produktuak, etab.
  • Langile bat baldintza horietan lan egiteagatik zein arriskuren eraginpean dagoen zehazten da. Baliteke fase honetan erraztasunez ezaba daitezkeen arriskuak izatea; gainerakoak, ebaluatu egin beharko dira.
  • Langile bakoitzari zein arrisku-maila dagokion neurtzen saiatzen da, arrisku horietako baten eraginpean iragandako denboraren eta eragin ditzakeen kalteen larritasun-mailaren arabera.
  • Horrela, larritasun-maila handiagoaren edo txikiagoaren arabera antola daitezkeen arriskuen zerrenda lortzen da.
  • Azkenik, lanpostu horri dagozkion arriskuak ezabatzeko edo txikiagotzeko prebentzio-neurriak proposatuko dira.

Arriskuak antzeman eta neurtzeko lehen fase honen ondoren, enpresak LAPeko teknikari espezialistek proposatutako neurriak mailaz maila ezarri beharko dituzte.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren enpresako antolaketa


LAParen inguruko legeriak LAP modu ezberdinetara (“prebentzioaren antolaketa-motak” deritzenak) antolatzeko aukera ematen die enpresei.

Arrisku gutxi duten oso enpresa txikietan enpresaburua bera ardura daiteke LAPeko jarduerak gauzatzeaz. Baina hau ez da gertatu ohi dena: ohikoena da jarduerak behar bezalako prestakuntza duten LAPeko teknikari espezialistei egiteko eskatzea.

Teknikari espezialistak enpresako langileak izan daitezke. Kasu horretan, enpresaburuak beharrezko prestakuntza eman behar izan die aurrez eta berorrek izendatuko ditu (“izendatutako langileak”), prebentzio-jarduerez ardura daitezen. Bestela, enpresaburuak Kanpoko Prebentzio Zerbitzu (KPZ) bat kontrata dezake jarduera hauetarako.

KPZak erakunde espezializatu eta pribatuak dira, eta kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduteko Lan Sailaren akreditazioa izan behar dute.

Gogoratu:

Langilea bazara, zure enpresak zure lanpostuari dagozkion arrisku eta prebentzio-neurriei buruzko informazioa eman behar dizu.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko legeria


Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko legeria
 uztaila 2017>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<abuztua 2017>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<iraila 2017
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
Euskadi, auzolana