Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Langileak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun
Langileak


Lan-Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza

 

1. Langileek eta euren ordezkariek Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzara jo dezakete, uste badute hartutako neurriak eta enpresaburuak erabilitako bideak ez direla nahiko, segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

2. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak lantokietara egiten diren bisiten helburua, laneko arriskuen prebentzioari buruzko arautegia betetzen dela ziurtatzea.

Ikuskatzaileak bertara doala komunikatu behar die enpresaburuari edo horren ordezkariari zein ikuskatu beharreko pertsonari, segurtasun- eta osasun-batzordeari, prebentzioko ordezkariari edo, horrelakorik izan ezean, langileen lege-ordezkariei, bisitak iraun bitartean horiek lagundu eta egokitzat jotzen dituzten oharrak egin diezazkioten; ikuskatzaileak ez ditu komunikazioak egingo, uste badu horiek kalte egin diezaioketela bere eginkizunen emaitza onari.

3. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak informatuko ditu prebentzioko ordezkariak, bisiten emaitzen gainean eta horien ondorioz hartutako neurrien gainean, bai eta enpresaburua ere, lantoki bakoitzean izan behar den Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Bisita-liburuan eginbidea jasota.

4. Ordezkaritza handieneko sindikatu-erakundeak eta enpresaburuen erakundeak kontsultatuko dira, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak laneko arriskuak prebenitzeko arloan jarduteko planak egin aurretik, bereziki, sei langile baino gutxiagoko enpresentzako programa bereziak egin aurretik. Orobat, plan horien emaitzen gaineko informazioa emango zaie hauei.

 uztaila 2017>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<abuztua 2017>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<iraila 2017
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
Euskadi, auzolana