Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Langileak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun
Langileak


Segurtasun eta Osasun Batzordea

 

Segurtasun eta Osasun BatzordeaEspainian, 1995. urtean onartu zen Laneko arriskuen prebentzioko Legearen 38. artikuluak, 50 langile edo gehiago dituzten enpresa edo lantokietan Segurtasun eta Osasun Batzordeak eratzeko agintzen du. Segurtasun Batzordea parte hartzeko erakunde parekidea eta kide anitzekoa da, eta lan-arriskuak prebenitzeko arloan enpresaren jardunak kontsultatzeko eratzen da.

Honako hauek osatzen dute Batzordea: batetik, Prebentzioko Ordezkariek, eta bestetik, enpresaburuak eta/edo bere ordezkariek, Prebentzioko Ordezkarien kopuru berean.

Lantoki bateko Segurtasun Batzordea osatzen duten kideen kopurua, enpresako langile-kopuruaren araberakoa da.

Osaera


Segurtasun eta Osasun Batzordearen bileretan ondorengoek esku hartuko dute:

  • Hitz egiteko aukerarekin baina botorik gabe: Sindikatu Ordezkariek eta Batzordeko kide ez diren eta enpresako prebentzioaz arduratzen diren teknikariek.
  • Baldintza berdinetan parte har dezakete organo horretan eztabaidatzeko arazoen gainean kualifikazio edo informazio berezia duten enpresako langileek eta enpresatik kanpoko prebentzioko teknikariek, betiere, ordezkaritzetako batek Batzordean hala eskatuta.

Segurtasun eta Osasun Batzordea hiru hilez behin bilduko da, betiere, ordezkaritzetako batek Batzordean eskatzen badu.

Eskumenak eta ahalmenak


ESKUMENAK AHALMENAK
Enpresan dauden arriskuak prebenitzeko planak eta programak egin, abian jarri eta ebaluatzean parte hartzea. Lantokian arriskuen prebentzioak duen egoeraren berri zuzenean izatea, horretarako egokitzat jotzen dituen bisitak eginez.
Arriskuak benetan prebenitzeko metodo eta prozedurei buruzko ekimenak sustatzea, enpresari baldintzak hobetzea edo dauden akatsak zuzentzea proposatuz. Bere eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren lan-baldintzen inguruko agiri eta txostenen berri izatea, bai eta, hala denean, prebentzio-zerbitzuaren jardueraren ondoriozko agiri eta txostenen berri izatea ere.
Langileen osasunean edo osotasun fisikoan eragindako kalteen berri izatea eta kalteok aztertzea, kalte horien arrazoiak balioetsi eta kasuan kasuko prebentzio-neurriak hartzeko.
Prebentzioko zerbitzuen urteroko oroitidazkiaren eta programazioaren berri izatea, eta horiek informatzea.
 iraila 2017>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
<<urria 2017>>
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
3031          
<<azaroa 2017
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
27282930      
              
Euskadi, auzolana