Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Araudia
  4.  
  5. LAP arloko legeria
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun

LAP arloko legeria

Legislación sobre seguridad y salud en el trabajo. Disposiciones generales y específicas 

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko araudia da arau hauez osatutako arau multzoa:

  • LAPi buruzko 31/1995 Legea , esparru orokor moduan erabiltzen dena.

  • Prebentzioari lotutako hainbat alderdi gero eta zehatzago garatzen joan diren (prebentzio-zerbitzuak, lantokiak, eragile kimikoak, eragile biologikoak, zarata, etab.) errege dekretuak, aginduak, etab.

  • Prebentzio-neurriak hartzeari buruzko arauak biltzen dituen beste edozein legezko arau edo hitzarmen (esaterako, hitzarmen kolektiboak).

Hitzarmen kolektiboak izan ezik (esparrua eta ezaugarriak direla-eta), Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko araudi guztia Europatik dator.

Lan-baldintzetan gutxieneko segurtasuna bermatu nahi duen legeria da, eta hala, Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetako egoera ezberdinak bateratu nahi ditu ?Europako zuzentarauen? bidez.

Europako zuzentarau horiek herrialde bakoitzeko legerian txertatzen dira; guri dagokigunez, BOEn argitaratutako lege, errege dekretu, ministerio-arau eta abarren bitartez.

Gure herrialdean, EAEk ez dauka lan-arloko legeria garatzeko eskumenik, bai, ordea, araudia betearazteko ahalmena.

Beraz, LAPen esparruko legezko araudia bi ataletan banatzen da:

  • Estatuaren araudia osatzen duen atal handi bat, Europatik datorrena. Eguneratutako bilduma LSHINn aurki daiteke.

  • Araudi autonomikoa osatzen duen atal txiki bat.

Lege-araudia ezinbestez bete behar da.

Segidan, Osalanek egindako lege bildumak:

Laneko segurtasun eta osasunari buruzko legediko xedapen orokorrak

Legislación sobre seguridad y salud en el trabajo. Disposiciones generales y específica (gaztelaniaz)

 

Bestalde, aplika daitekeen araudi teknikoa zabala dago (nazioarteko ISO arauak, Europako EN arauak, Espainiako UNE arauak, etab.).

Araudi teknikoa ez da ezinbestez bete behar (lege-arau batek ezartzen duenean izan ezik), baina adostasun presuntzioaren iturri izan ohi da; hau da, ez da derrigorrezkoa arau teknikoa betetzea legaltasunarekin bat etortzeko, baina arau teknikoa betez gero, ez da beharrezkoa izango legea betetzen dela egiaztatzea.

Espainian, doakoa da lege-arauak (ezinbestekoak) kontsultatu eta bereganatzea. Baina, arau teknikoak bereganatzeko ordaindu egin behar da.

AENOR web-orrialdean dago arau teknikoen katalogoa, nahi duenak kontsulta dezan. Halaber, on line eros daiteke.

 

* Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen (LAPL, BOE, 36. zk., 1995-11-10) 1. artikuluak hau ezartzen du:
?(?) "1. artikulua: Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia:
Lan-arriskuak prebenitzeko araudia osatzen dute lege honek, lege hau garatu edo osatzen duten xedapenek eta lan-esparruan prebentzio-neurriak hartzeko aginduak jaso dituzten arauek edo esparru horretan halako neurriak sor ditzaketen arauek, horiek lege zein hitzarmen bidezkoak izan arren. (?)?.

 uztaila 2017>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<abuztua 2017>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<iraila 2017
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
Euskadi, auzolana