Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Argitalpenak
  4.  
  5. On line erosketak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun

On line erosketak

Web orriaren atal honen bitartez erosten dira OSALANek laneko segurtasun eta osasunari buruz plazaratutako argitalpenak.

Ondorengo laguntza eskaintzen dizugu, baina zerbait argitu behar izatekotan, ondorengo telefono-zenbakietan jar zaitezke gurekin harremanetan:

Bizkaiko Lurralde Zentroa: 944.03.21.68
Gipuzkoako Lurralde Zentroa: 943.02.32.74
Arabako Lurralde Zentroa: 945.01.68.00

Argitalpenen salmenta-sistemarako sarbidea

 

ARGITALPENAK ON LINE EROSTEKO LAGUNTZA

Erosketa burutzeko jarraitu beharreko urratsak zehazten dizkizugu:

  1. Bilatu erosi nahi den argitalpena, aukeratu eta gehitu saskira; horretarako,
    • Berritasunen zerrendari dagokion argitalpena bada, saskira gehitu baino ez duzu egin behar eta, hurrengo orrian, ordaindu.

    • Berritasuna ez bada, ezkerraldeko zutabean, argitalpena izenburu, egile edo kategoriaren arabera bilatzea ahalbidetzen duen bilatzailea duzu. Kategoria ondoko gezian sakatuz gero kategorien zerrendara (Laneko segurtasuna, Industria-higienea, Ergonomia eta psikosoziologia aplikatua, Laneko medikuntza, Orokorra eta Legeria) sartzen da, eta saguaren botoiaren horietako batean sakatuz gero, eskuinaldea gai horri buruz argitaratutako argitalpen guztiak azaltzen dira. Saskira gehitu baino ez duzu egin behar eta, hurrengo orrian, ordaindu.

  2. Eskaeraren eskabide-orria bete:
    • Datu pertsonalak bete.

    • Entregatzeko modua; gure Lurralde Zentroetara etorri eta eskaera bertan jaso ahal duzu, edo, nahiago izanez gero, etxera bidaliko dizugu. Kasu honetan, paketeak 2 kg baino gehiago baditu mezularitza-zerbitzu bidez igorriko zaizu garraio kostua ordaintzeko, hau da, paketea jasotzeagatik ordaindu beharko duzu.

  3. Eskaera baieztatu; egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta sakatu on line ordaindu.

  4. Ordaindu;ordaintzeko tresnak bi modalitate ematen dizkizu aukeran, eta honakoen artean aukeratu beharko duzu:
    • On Line ordainketa: Internet bidez. Modalitate honetaz baliatzeko, Atxikitako edozein Finantza Erakunderen ordainketa-txartelaren bat eduki beharko duzu, edo on line banku-zerbitzuaren erabiltzaile izan. Ordainketa-modalitate hau egunean 24 ordutan dago eragingarri, ez duzu beharrezkoak ez diren lekualdaketarik egin edo ilaran egon behar ere. Transakzio guztiak Finantza Erakundeek eurek bideratutako ingurune seguruan egiten dira.

    • Off Line ordainketa: banku-bulegoetan. Modalitate honetaz baliatzeko, ordainketa-oharra edo -orria inprimatu beharko duzu, barra-kodea barne hartuta. Ordainketa egiteko Atxikitako Finantza Erakundeen bulego-sareko edozein gunera joan beharko duzu. Gogoratu ordainketa-ohar edo -orri hauek barra-kodea daramatela eta horiei esker kutxazain automatikoen (irakurketa optikoa, edo datuak eskuz sartzeko aukera izan behar dute) bitartez ordaindu ahal izango duzula.

      Hona, atxikitako finantza-erakundeak:

       
      Kutxabank

       

      Caja Laboral\Euskadiko Kutxa

       

      BBVA

       

      La Caixa

       

       

  5. Eskaerari buruzko informazioa. Ordainketa egin ondoren, eskaera zein fasetan dagoen egiaztatu ahal izango duzu.

    Erosketen orri honetan, eskaera kontsultatu gainean sakatuz, lauki bat irekiko da eta horretan zure eskaeraren erreferentzia-zenbakia eta NAN edo IFK sartu behar dituzu. Honela, Lurralde Zentroan jasotzea erabaki baduzu, argitalpenen bila noiz joan zaitezkeen jakin ahal izango duzu, eta etxera biltzekoa hautatzekotan, berriz, noiz jasoko duzun kalkulatu ahal izango duzu.

 iraila 2017>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
<<urria 2017>>
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
3031          
<<azaroa 2017
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
27282930      
              
Euskadi, auzolana