Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu gaitzazu
  4.  
  5. Zerbitzuak
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun

Zerbitzuak                                                                                 

 

OSALANen Sorrerari buruzko Legean eta bere Egituraren Erregelamenduan jasotako zerbitzuak eskaintzen ditu OSALANek. Ondoren zehazten direnak, eskaintzen dituen zerbitzuen laburpena da:

  1. Enpresa, prebentzioko profesionalei, ordezkariei, langileei eta, oro har, publiko guztiei aholku ematea.

  2. Enpresak baldintza material berezietan ikuskatzea, behin eta berriro arauak haustekotan Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari jakinarazteko.

  3. Lan-istripu larri, oso larri eta hilgarriak ikertzea.

  4. Gaixotasun profesionalak aztertzea.

  5. Erakunde ofizialen errekerimenduak.

  6. Salaketak artatzea.

  7. Laneko ezbehar-tasaren estatistikak.

  8. Laneko ezbehar-tasari buruzko azterlanak.

  9. Agente fisiko, kimiko eta abarren menpe egotearen azterlanak.

  10. Amiantoa duten materialak eramateko lanen kontrola.

  11. Argitalpenak egitea.

  12. Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko sustapen- eta hedapen-jardunaldiak egitea.

  13. Prebentzioko Ordezkarien ikastaroak kudeatzea.

  14. Enpresaburuek, Prebentzio-zerbitzuetako langileek eta abarrek prebentzio-arloan dituzten eginkizunak errazago betetzeko prozedurak egitea.

  15. Lantaldeetan esku hartzea, araudia, arau teknikoak, erreferentziazko balioak, etab. egiteko.

  16. Ondokoetarako dirulaguntzak: prestakuntzarako, laneko arriskuen kudeaketako enpresa-sistemak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria lortu eta berritzeko, laneko arriskuen prebentzio-arloko ikerketarako, eta abarrerako.

  17. Osalaneko teknikariek edo prebentzio-zerbitzuek hartutako langinetan agente kimikoak identifikatu eta zenbatzea.

  18. Lan- eta osasun-arloko agintaritzei, sindikatu- eta enpresaburu-elkarteei, zientzia-elkarteei eta abarrei laneko arriskuen prebentzioari eta laneko osasunari buruz aholku ematea.

  19. Prebentzio-zerbitzuen eta auditoria-erakundeen osasun-baimenak.

  20. Prebentzio-zerbitzuetako eta auditoria-erakundeetako osasun-jarduerak eta zerbitzu medikoak ikuskatu eta kontrolatzea.

  21. Prebentzio-zerbitzuei eta auditoria-erakundeei zehapen-espedienteak irekitzeko proposamenak, horiek arautzen dituen osasun-araudiaren administrazio arloko arau-hausteak egiteagatik.

  22. Osasun-zaintza bereziko protokoloak egitea.

  23. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko gidaliburu tekniko eta sanitarioak egitea.

  24. Etxeko prebentzio-zerbitzuen memoriak egitea.

  25. Drogamenpekotasunaren inguruan aholku ematea eta lantokietan osasuna sustatzea.

  26. Lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak aztertu eta ikertzea.

  27. Lan-istripu ez traumatikoak eta gaixotasun profesionalak ikertzea.

  28. Lanaren ondoriozko langileen osasunerako kalteen zaintza epidemiologikoa, arreta berezia gaixotasun profesionalaren susmoa jakinarazteko sistemari eta lanean jatorri duen asmaren sistema zentinelari.

  29. Lan-osasunaren inguruko informazio-sistema ezarri eta mantentzea.

  30. Aurrez amiantoaren eraginpean egondako langileen Osasunaren okupazio ondoko Zaintzan Osakidetzarekin batera jardutea.

  31. Amiantoaren eraginpean dauden langileen zerrenda sortu eta mantentzea.

  32. Laneko Osasun Unitateari planteatutako salaketak ikertzea.

  33. Prebentzio-zerbitzuetako osasun-profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntza berezia.

  34. Lehen Mailako Arretako medikuei lan-osasunari buruzko on line / presentziazko prestakuntza, eta bereziki, gaixotasun profesionalen ingurukoa.

Eta EZ ditu ondorengo zerbitzuak eskaintzen:

  1. Goi-mailako prestakuntza; Prebentzioko Ordezkarientzako ikastaroak, orgak edo garabi-dorreak edo antzekoak erabiltzeko ikastaroak, langile espezializatuei zuzendutako oso prestakuntza-proiektuen salbuespenen batekin, horiek eskaintzen baititu.

  2. Enpresak REAn (Eraikuntza-sektorean diharduten Ziurtatutako Enpresen Erregistroa) eta RERAn (Amianto arriskua duten Enpresen Erregistroa) inskribatzea.

  3. Arriskuaren ebaluazioak.

  4. Makinen egokitzapenak.

  5. Higiene-neurketak.

  6. Langileen Osasun Zaintzaren miaketa medikoak eta azterketa medikoak.

  7. Istripua izan dutenei, horien senitartekoei, abokatuei, eta abarrei istripuen txostenak, errekerimenduak, etab. ematea. Txosten horiek Laneko Lurralde Ordezkaritzei eskatu beharko zaizkie.

 uztaila 2017>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<abuztua 2017>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<iraila 2017
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
Euskadi, auzolana