Osalan  logotipoa

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu gaitzazu
  4.  
  5. Historia laburra
 
  • Osalaneko albisteak
  • Lan eta justizia saila - XI.a legealdia
  • Gaztepreben
  • Psikopreben
  • Osalan Facebook-en
  • Osalan Twitter-en
  • Osalan YouTuben
  • Gosasun

Historia labur

 

1979, 1980 eta 1985ekoak dira Euskadirako Lan, Osasun eta Segurtasun eta Higiene arloko lehenengo transferentziak. Laneko Segurtasun eta Higieneko Kabinete zaharrek, funtzionalki, Segurtasun, Higiene, Medikuntza eta Prestakuntza arloez arduratzeaz gain, jarduketa-plan ezberdinak eta, oro har, urteko planak gauzatzen zituzten. Lan Zuzendaritzaren ardurapekoa zen urteko plan horiek gautzea.

1988. urtean, Osasun eta Kontsumo Sailak Laneko Osasun Unitatea sortu zuen Osasun Publikoko Zuzendaritzan, eta unitate horrek Enpresako Zerbitzu Medikuen inguruko lan-osasuneko eginkizunak bereganatu zituen, eta tartean, Enpresako Zerbitzu Medikoen Erakundeak (OSME) ezarritako kontrolak.

Langileen segurtasun eta osasunari eta lan-ingurumenari buruzko LANEren 155. zk.ko hitzarmenaren eta, langileen segurtasuna eta osasuna lan-ingurunean hobetzeari buruzko 89/391/EEE Esparru Zuzentarauaren ondorioz, Osasuna Sailaren eta Lan Sailaren artean banatutako jarduketak batzeko beharra sortu zen.

Horrela, abenduaren 21eko 7/1993 Legeak Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortu zuen, eta OSALAN izendatu zuen, Osa, osasunetik, eta lan hitzak batuz. Erakunde berri hau Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza Sailari, egungo Lana eta Justizia Sailari, atxikitako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Autonomiadun Administratibo gisa eratu zen. Honela, Osalan langileen osasunaren inguruko jarduketa ezberdinak kudeatu, koordinatu eta sustatzeaz arduratutako erreferente bihurtu zen.

Bere eskumenak, enplegatutako langileak dituzten ekonomia-jardueren arlo guztietara zabaltzen dira, herri-administrazioak, elkarlaneko kooperatibak eta gainerako kooperatibak (laneko beren bazkideen inguruan) barne. Norberaren konturako langileei dagokienez, Osalanek arriskuei aurrea hartzeko jarduerak burutuko ditu. Hitz batez, Osalan Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko legearen eta Europar Zuzentarauen ondoriozko Prebentzioaren Kultura helarazteaz arduratzen den organoa da.

OSALANEKO ZUZENDARIAK

2016.11.29 Alberto Alonso Martín -
Lehendakari: Iñigo Urkullu Renteria - PNV
Lana eta Justizia sailburua: María Jesús San José- PSE

2013.01.29 Izaskun Urien Azpitarte -
Lehendakari: Iñigo Urkullu Renteria - PNV
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak: Juan Maria Aburto Rike eta Angel Toña Guenaga - PNV

2009.05.12 Pilar Collantes Ibáñez -

Lehendakari: Patxi López Álvarez - PSE-EE
Lan eta Gizarte Gaietako sailburua: María Gemma Aranzazu Zabaleta Areta - PSE-EE

2003.03.11 Ignacio Murguía Mañas -
Lehendakaria: Juan José Ibarretxe Markuartu ? PNV
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua: Joseba Azkarraga Rodero ? EA

2001.12.04 Iñaki Galdós Ibáñez - PNV
Lehendakaria: Juan José Ibarretxe Markuartu - PNV
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua: Joseba Azkarraga Rodero ? EA

1998.07.21 Juan Carlos Coto Fernández -
Lehendakaria: Jose Antonio Ardanza Garro - PNV
Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua: Sabin Intxaurraga Mendibil ? EA

1995.12.29 Gregorio Achútegui Basagoiti -
Lehendakaria: Jose Antonio Ardanza Garro - PNV
Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua: Ramón Jáuregui Atondo - PSE-EE

INFORMAZIO INTERESGARRIA

7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, OSALAN ? Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa.
(1994ko urtarrilaren 7ko 4. zk.ko EHAA).

Jardunari, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1995eko abenduaren 28ko Aginduaren bitartez ekin zitzaion.
(1996ko urtarrilaren 18ko 13. EHAA)

 uztaila 2017>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<abuztua 2017>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<iraila 2017
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
Euskadi, auzolana