Analisi Higienikoen Laborategia

 

Analisi Higienikoen Laborategia

Bizkaiko Lurralde Zentroko instalazioetan kokatutako Higiene Laborategian, azken belaunaldiko analisi-ekipoak eta -tresnak dituzte eta goi-mailako prestakuntza duen giza taldeak lan egiten du.

Bereziki, Laneko Higiene eta Osasunaren alorreko kutsatzaile kimikoak aztertzeko diseinatuta dago, eta Osalaneko sail teknikoei zein eskatzen duten kanpoko bezeroei ematen die zerbitzu.

Osalan-eko Laborategiko liburuxka informatzailea (pdf, 392 KB)

 

 

Laborategiko ekipamendua

Higiene Laborategiko ekipamendua modernoa da, etengabe eguneratzen da, eta Laneko Higiene eta Osasunaren alorreko analisi-mota ugari egiteko aukera eskaintzen du.

Laborategia lan-arlo ezberdinetan banatuta dago:

BinetaLikido Kromatografia arloa

Arlo honetako ekiporik garrantzitsuenak, fluoreszentzia eta diode-array detektagailuez hornitutako likidoen kromatrografoa (HPLC) eta anioi zein katoien analisiak egin ditzakeen kromatografo ionikoa dira.

BinetaGas Kromatografia arloa

Arlo honetan konposatu organiko hegazkor gehienen analisiak egiten dira, eta hainbat detektagailuz hornitutako 3 kromatografo ditu, hala nola: FID, ECD, TCD, MS.

BinetaEspektrofotometria arloa

Honako hauek ditu: izpi ultramoreak ikusteko molekula-xurgapenezko espektrofotometroa eta atomo-xurgapenezko espektrofotometroa sugarrarekin, Zeeman zuzengailua duen kamera digrafitoa, hidruro eta lurrun hotzaren sorgailua.

BinetaMikroskopia optikoaren arloa

Fase-kontraste eta polarizazio-barreiadurako mikroskopikoak ditu.

BinetaGrabimetria arloa

0,01 mg eta 0,001 mg-ko sentikortasuneko balantza analitikoak ditu.

Enpresentzako laguntza

Osalanen berariazko ikerketa-proiektuetan esku hartzeaz gain, kanpokoei ere eskaintzen die Laborategiak bere analisi-zerbitzuak, enpresa partikularrek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren (pdf, 103 KB).

Osalanek langileen osasun eta segurtasunaren babes-lanean diharduten agente guztien esku jartzen duen zerbitzu espezializatua da, eta etxeko zein kanpoko prebentzio-zerbitzuei eta laneko arriskuen prebentzioen auditoriak egiten dituzten enpresei laguntza teknikoa eskaintzen die.

2007ko uztailaren 31ko 146. zk.ko EHAAn argitaratutako Justizia Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2007ko ekainaren 11ko AGINDUAK arautzen du laborategiaren analisi-jarduera. Agindu horrek Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak argitaratutako lanen prezio publikoak eta erakunde horren Higiene Laborategiko analisi-determinazioenenak finkatu zituen.

 

ANALISI HIGIENIKOEN LABORATEGIA

Dinamita bidea, z/g (Basatxu mendia)

48903 Gurutzeta-Barakaldo (Bizkaia)

Tel.: 944 032 149

Faxa: 944 032 107

E-posta: osalanrlh@euskadi.eus

osalanlhba01@euskadi.eus

Kokapen-planoa