Prebentzioko ordezkariak


Lan-Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza

 

1. Langileek eta euren ordezkariek Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzara jo dezakete, uste badute hartutako neurriak eta enpresaburuak erabilitako bideak ez direla nahiko, segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

2. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak lantokietara egiten diren bisiten helburua, laneko arriskuen prebentzioari buruzko arautegia betetzen dela ziurtatzea.

Ikuskatzaileak bertara doala komunikatu behar die enpresaburuari edo horren ordezkariari zein ikuskatu beharreko pertsonari, segurtasun- eta osasun-batzordeari, prebentzioko  ordezkariari edo, horrelakorik izan ezean, langileen lege-ordezkariei, bisitak iraun bitartean horiek lagundu eta egokitzat jotzen dituzten oharrak egin diezazkioten; ikuskatzaileak ez ditu komunikazioak egingo, uste badu horiek kalte egin diezaioketela bere eginkizunen emaitza onari.

3. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak informatuko ditu prebentzioko ordezkariak, bisiten emaitzen gainean eta horien ondorioz hartutako neurrien gainean, bai eta enpresaburua ere, lantoki bakoitzean izan behar den Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Bisita-liburuan eginbidea jasota.

4. Ordezkaritza handieneko sindikatu-erakundeak eta enpresaburuen erakundeak kontsultatuko dira, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak laneko arriskuak prebenitzeko arloan jarduteko planak egin aurretik, bereziki, sei langile baino gutxiagoko enpresentzako programa bereziak egin aurretik. Orobat, plan horien emaitzen gaineko informazioa emango zaie hauei.