Prebentzioko Ordezkariak


Higienearen ebaluazioak

 

Higienearen ebaluazioakOSALANek ez ditu enpresek edo langileek eskatutako neurketa edo ebaluaziorik egiten. Bakar-bakarrik, Lan Agintaritzak eskatuta edo bere kudeaketa-planean programatutako jarduera, lanpostu edo agente berezien eraginpean egoteari buruzko azterlanak egiteko.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legeak ezartzen du enpresaburuak, halabeharrez, bere langileak ekidin ezin diren zein arriskuren menpe dauden eta arrisku horiek ebaluatu behar dituela, eta enpresaburuak beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak ez baditu, LAP legeak kanpoko enpresak (Prebentzio Zerbitzuak) kontratatzea ahalbidetzen die.

Beraz, langile batek bere lanpostuko arriskuren berri izan edo jaso ez badu, ordezkariengana joan beharko du, baleude, edo bestela, enpresaburuarena zuzenean, arriskuen ebaluazioa eskatzera.

Dena den, langileek OSALANen edozein zentrora jo ahal dute, gai honen inguruko zein Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko edozein gairen gaineko aholkularitza eske.