Asepeyo / Ostalaritza LAP kanpainaren aurkezpena

 

 

Gaur goizean Asepeyok antolatutako ostalaritzako lan arriskuen prebentzio kanpaina aurkeztu da. Kanpaina Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin egin da, enpresarien artean lan-arriskuen prebentzioaren garrantziaz nabarmentzeko helburuarekin.

Aurkezpenean, Osalaneko Zuzendariordea den Andoni Ganboak esan du EAEko ostalaritzan, 53.000 pertsona ari direla lanean, urtero ia 3.000 istripu gertatzen direla, 43,4 istripu 25 urtetik beherako mila langileko eta 35 eta 32 bitarteko istripu 25 urtetik gorako mila langileko.

Zoritxarrez, sektore honen lan-istripuen tasa sektore guztietakoen artean bigarren altuena da, eraikuntzarenaren atzetik. Eta 2016an Osalanek egindako azterketaren arabera, istripuen zio nagusiak honako hauek dira, hurrenkera honetan:

·        Gehiegizko ahalegin fisikoa; trauma psikikoa; erradiazioen, zarataren, argiaren edo presioaren aurreko esposizioa (% 20% eta % 32, gizonen eta emakumeen artean, hurrenez hurren).

·        Mugitzen ez den objektuaren aurka zapaltzea (5 29, bai gizonen artean eta bai emakumeen artean).

·        Ebakitzailea eta zorrotza diren eragile materialen batekiko kontaktua (% 22 eta % 17, 2).

·        Mugitzen ari den objektu baten aurkako talka edo kolpea (% 18,9 emakumeen artean eta % 10,1 gizonen artean).

Hortaz, arrisku horiek guztiak gutxitzeko gomendio berezi batzuk daude ostalaritzako, tabernetako eta jatetxeetako lan arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien eskuliburuan. Eskuliburu hori Osalanek, sektoreko elkarteekiko lankidetzan, jarri zuen 2016tik enpresaburuen eta langileen esku.

Unai Achak, Asepeyo Iparraldeko Zuzendariak, azaldu du informazio eta sensibilizazio kanpaina hau ostalaritzako enpresariei zuzenduta dagoela eta dauzkan materialak hotelen, jetetxeen eta beste sektoreko enpreseen langileek dauzkaten arrisku espezifikoentzat pentsatuta daudela.

“Arrakastaren gakoa enpresaburuen eta langileen konpromisoan eta inplikazioan, istripu guztiak prebenitu ahal eta behar diren ustean, baitatza. Izan ere, erronka horri ezin zaio eutsi lan prozesuan inplikatutako eragile guztien laguntza aktiborik eta bultzadarik gabe. Zalantzarik gabe gaur aurkezten dugun Asepeyoren kanpaina beste urrats bat da laneko arriskuei aurrea hartzeko lankidetzan, kasu honetan ostalaritzaren egoera hobetze aldera”, ondorioztatu du Gamboak.

2018ko otsailaren 8an Osalanek egindako prentsa-oharra (pdf, 425 KB)