Prebentzioko zerbitzuen osasuneko jarduketak erregulatzeko araudi berria

 

Gaur goizean Osalaneko Kontseilu Nagusia bildu da Barakaldon duen egoitza nagusian.  Bertan, EAEko laneko gaixotasunen eta ezbehar-kopuruaren egoeraz aritu dira, Erakundearen Kudeaketa Planaren eboluzioa aztertu eta Dekretuaren eguneratzeaz berri eman dute.  Dekretuak Prebentzioko Zerbitzuen osasuneko jarduketak arautzen ditu.

Kontseiluan, Osasun Sailaren eta Lan eta Justizia Sailaren artean lortutako akordioaren ondoren, Dekretua tramitatzeko hasieraren berri eman dute, aurrekoa 18 urtez promulgatu ostean, prebentzioko zerbitzuen osasuneko jarduketak erregulatzeko araudia eguneratuko duena.

Hain zuzen ere, 306/1999 Dekretuak ezartzen ditu prebentzioko zerbitzuek izan behar dituzten nahitaezko osasun baldintzak eta, 18 urte hauetan, esan dezakegu EAEk zerbitzu hauen antolamendurako eta antolaerarako berezko eredua izatea lortu duela.  Horri esker, Euskal Herrian lan egiten dutenen osasuna babestu ahal izan dugu,  ekitatea bermatu duten osasun baliabideetan eta prebentzioa eta osasuna sustatzeko jardueretan oinarrituta.

Orain, aldi hori bukatuta,  lortutako laneko osasun eredua sendotzeko eta eguneratzeko unea dugu, Kontseiluan diren agente sozial gehienen adostasunaren bitartez, zeinek gaurko bileran aho batez erakutsi duten ekimenarekiko adostasuna.  Horrela, araudi berri honek izango dituen berritasunen artean honako hauek ditugu: laneko historia klinikoak herritarren historia klinikoei lotuta; osasun-informazio sistema laneko osasunean,  informazioa biltzea ahalbidetuko duena langileen osasuna babeste aldera politikak diseinatzeko eta planifikatzeko.  Sistemak oinarri du gutxieneko datu-multzoa eta lan gaixotasunen susmoa komunikatzeko eta laneko zaintza epidemiologikoko sistema.

Laburbilduz, Osasun Agintaritzak gainbegiratu eta kontrolatuko ditu EAEn osasun jarduketak egiten dituzten prebentzio zerbitzuak, haren ardura baita prebentzio zerbitzu horien kalitatea eta nahikotasuna ebaluatzea.  Beraz, jarduera hasi aurretik, Osalanek onartu beharko ditu osasun jarduera horiek, Lan Osasuneko Unitatearen bidez.

Azken finean, Dekretu berri honen bidez, araudia eguneratu nahi da laneko osasun arloan ekintzak egin ahal izateko eta horrela, “lan ingurune osasungarria da bizitza osasungarrirako osagaia” lelora hurbildu.

2018ko martxoaren 22an Osalanek egindako prentsa-oharra (pdf, 425 KB)