Osalan Makina-erremintaren Bienalean izango da

 

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak aktiboki hartuko du parte Makina Erremintaren Bienalean.  Horretarako, 100 m2-ko stand-a jarriko  du.  Bertan,  Erakundeko langileak izango dira, bai eta makinetako segurtasunari buruzko hainbat dokumentu ere.  Bestalde, adituen aurkezpenak ikusi eta entzun ahal izango dira: “ Osalanek aurkitutako egoerak makineria berriari dagokionez” eta “makinetako segurtasuna: makineria erostean kontuan hartzekoak”.

Horrez gain,  iraupen laburreko hainbat bideo ikusi ahal izango dira makina-erabiltzaileei (langileei zein enpresariei) zuzendutako prebentzio-aholkuz beterikoak.  Halaber, laneko segurtasun eta osasunari buruzko edukietan zehar nabigatu ahal izango dugu ukipen-pantaila baten bitartez, baita Osalaneko web-orrian zehar ere.

Azkenik, stand-ean gidatzeko simulatzaile birtuala ere izango dugu.  Simulatzailean bidean gerta dakizkigukeen egoera zailak bizi ahal izango ditugu; eta, horri esker, haiei modurik seguruenean aurre egiteko prestatu  ahal izango gara.

Bisitatu gaitzazu! gogoratu: 1.pabiloia – B52 kalea

Informazio gehiago:

http://biemh.bilbaoexhibitioncentre.com/