OSALAN eta AZTI batu egin dira, lehen mailako sektorearen laneko segurtasun eta osasun baldintzak hotzeko

  • 2025erako Euskadiko Lehen mailako Sektorerako Lan Arriskuen Prebentzioko Plan Sektorial-aren esparru honen helburu nagusia da lehen mailako sektorean ezbehar-tasa eta Euskal Autonomia Erkidego osoko elikagaien balio-kate osoa kontrolatzea, sektorea erakargarriago bilakatzeko profesionalentzat, belaunaldi-aldaketa sustatzeko eta etorkizunean hari eusten laguntzeko.
  • OSALANek lehen mailako sektorearen zuzeneko inplikazioa bilatzen du, bai eta erakunde-eragile nagusiena ere, bere estrategia sektorial berria sustatzeko eta tiratzeko palanka gisa.

 

Elkarlaneko akordio honek bi erakundeen indarguneak uztartzen ditu, ohiturak eta lan-prozesuak hobetzeko eta prebentzio-kultura ezarri eta sustatzeko, gizartearen balio-aldaketak eragiteko gai izango dena; horretarako, “lanbideko istripu eta gaixotasunen 0 tolerantzia” ikuspegiaren aldeko apustua egiten du. OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Institutuaren ekarpena lan-eremuetan ingurune seguruak eta osasungarriak sortzen duen esperientzia eta gaitasuna izango da. Bestalde, AZTIk, bazkide teknologikoa den aldetik, berrikuntza aplikatuko ildoekin lagunduko du, lan-baldintzak hobetzeko tresna gisa. Elkarrekin postu eta prozesuak diseinatzeko, hobetzeko eta egokitzeko konpromisoa hartu dute eta, horretarako, eragileak bultzatzeko eta arriskuen gobernamendu aurreratuko tresnak sustatzeko.

2016an, lehen mailako sektorean istripuen intzidentzia 7,68koa izan zen, alegia, sektoreko 100 langiletik ia 8k istripua izan zuten, bajarekin (657 arin, 12 larri eta 4 heriotza). Hori dela eta, sektorerako plan bereziak aplikatzeak sektorearen istripu-tasaren kontrolean lagundu duela jakinik, 2008tik 2012ra eginiko esperientziek erakutsi bezala (Nekapreben, Itsaspreben eta Elikapreben), OSALANek eta AZTIk elkarrekin lan egingo dute, arrisku-iturriak ezabatzen, murrizten eta/edo kontrolatzen lagunduko duten jarduketa-ildo berriak sustatzen. 

Gainera, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzako beste arlo batzuekin ari da koordinatuta lanean, besteak beste, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Arloarekin, proposamen estrategiko berri horrek sektoreko adar eta orientazio tekniko-ekonomiko guztiei eta balio-kate osoari heltzeko (nekazaritza, abeltzaintza, baso-zura, nekazaritzako elikadura eta itsas-arrantza).

Proposamenak, garapenerako, sektorearen beraren zuzeneko laguntza eta kontrastea du; horretarako, eragile adierazgarri ugarik parte hartuko dute, besteak beste: Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Federazioa (FCAE), nekazaritzako eta abeltzaintzako kudeaketa-zentro nagusiak (Aga, Abelur, Lurgintza, Lorra, Abere, etab.), nekazaritzako sindikatuak, besteak beste, Uaga eta Enba, arrantza-kofradiak eta -erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Portuak, saregileen, neskatilen eta fardo-makinetako langileen elkarteak, baso-zuraren sektoreko elkarte erreferenteak Baskegur-en bidez ordezkatuta, zentro teknologikoak eta sektorearen garapen jasangarrirako erakundeak, besteak beste, Neiker eta HAZI…

Ordezkaritza horrek bermatu egiten du kontuan hartu izana sektorearen beraren eta inplikatuta dagoen gizartearen kezkak eta, horrela, tresna pragmatikoa eratzen da, segurtasuna eta osasuna sektorearen jasangarritasunean funtsezko ardatzetako bat bezala finkatzeko eta, aldi berean, bere irudian eta ospean faktore bereizia izateko eta, horrela, bertan diharduten merkatuetan duen lehiakortasuna, proiekzioa eta posizionamendua bultzatzeko.

Lan-prozesuan, erronka eta desafio garrantzitsuak identifikatu dira, besteak beste: lehen mailako sektore jasangarria, segurua eta osasungarria izateko laguntzea, eta lan-prozedura eta -prozesuen garapenean eta hobekuntzan aurreratua dagoena; lan-arriskuen prebentzioaren arloan profesionalak gaitzea; belaunaldi-txandakatzea sustatzea; ezagutzaren kudeaketa eta ustiapen egokia egitea, arriskuen gobernamendu egokiagoa eta emaitza hobeak dituena izateko.

Bestalde, OSALANek eta AZTIk elkarlanean jardungo dute, aurkezten diren beste erronka batzuetan: berrikuntza eta garapen teknologikoa, lan-inguruneak segurtasun-kota handiagoekin egokitzera bideratuta, bai eta sektorearen eta jardueraren irudia gizarte- eta lan-ingurune erakargarriago egitea ere. Hori guztia, jarduera berezi eta jasangarrira eta, aldi berean, seguru eta osasungarrira bideratutako konpromiso-prozesuaren eta etengabeko hobekuntzaren esparruan.

 

Plan hau Eusko Jaurlaritzaren estrategia nagusien osagarri da, besteak beste, OSALANek diseinatutako 2015-2020ko Segurtasun eta Lan osasunaren Euskadi Autonomia Erkidegoko Estrategia edo Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programaren osagarri; izan ere, dagokion eskumen eta irismen sektorialean, laneko segurtasunaren eta osasunaren aurrerapenean sakontzen du, “Enplegu gehiago eta HOBEA sortzea" lortzeko.

OSALANek ateak ireki dizkio, halaber, ezarritako helburuak betetzeko ekarpenak egin eta laguntza eman dezaketen erakunde eta entitate guztiekin elkarlanean jarduteari. Entitate horietako asko aurretiko diagnostikoan identifikatu dira, sektoreari lan-arriskuen prebentzioan lagundu diezaioketen eragile traktore gisa, lehen mailako inguruneak eta jarduera lotu guztia hobetuz.