Mediku Zientzien Akademiak ohorezko saria esleitu dio Juan Carlos Cotori

2017-2018 Ikasturtea Ixteko Ekitaldian

MEDIKU ZIENTZIEN AKADEMIAK OHOREZKO SARIA ESLEITU DIO JUAN CARLOS COTORI

Barakaldo, 2018ko ekainaren 15a.- Bilboko Mediku Zientzien Akademiak Juan Carlos Cotori esleitu dio Osalaneko Plangintzako Zuzendariordearen Ohorezko saria Medikuntza Espezialitatean. Izendapena 2017-2018 Ikasturtea Ixteko Ekitaldian egin zen Bidebarrieta Liburutegian, eta Cotok aldamenean zituen Jon Azkue Laneko Sailburuordea, Alberto Alonso Osalaneko Zuzendari Nagusia eta Javier Inda zein Andoni Gamboa zuzendariordeak.

Sari horren bitartez, Akademiak Juan Carlos Cotok egindako ibilbidea aitortu nahi izan du. Medikuntza eta Kirurgiako Lizentziatua da, Laneko Medikuntzako Espezialista eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Teknikaria, eta 1985etik zuzenean dago laneko osasunari uztartuta, laneko medikuntzako teknikari- eta lanbideko osasun arduradun-lanetan. 1996an, Osalanen hasi zen horko Laneko Osasun Unitateko Arduradun gisa, Erakunde horretako Zuzendari Nagusi lanetan 2001 arte. Ondoren, Laneko Osasun Unitateko bere erantzukizunera itzuli zen eta, 2015etik gaurdaino, Osalaneko Plangintzako Zuzendariordea da.  Juan Carlos Coto, gainera, lan zientifiko eta argitalpen ugariren egilea izan da, baita askotariko batzorde teknikoen eta lantalderen kide ere.