M Jess San Jos Lan eta Justizia sailburuak Euskadiko laneko segurtasunaren eta osasunaren ekitaldirik handiena aurkeztu du Bilbon

'Etorkizuneko lan erronken aurrera begirako azterketa lelopean', laneko segurtasunari eta osasunari buruzko Euskadiko ekitaldirik handiena egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, azaroaren 14a eta 16a bitartean.120 hitzaldi, mahai-inguru eta tailer praktikok, eta errealitate birtualeko zenbait simulagailuk osatzen dute nahi handiko nazioarteko biltzar honen egitaraua; aurreikuspenen arabera, 500 pertsona inguru bertaratuko dira.

 

 

Lan eta Justiziako sailburuak, Mª Jesús San Josék, Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra aurkeztu du. Kongresuak 110 hizlari baino gehiago bilduko ditu Bilbon: maila goreneko profesionalak dira, eta laneko arriskuen prebentzioaren zein industria-segurtasunaren arloetan aritzen dira, bai Estatuan bai nazioartean.

Lan eta Justizia sailburuak, Mª Jesús San Josék, honakoa azpimarratu du gaur goizean: “Saiatu gara Kongresua izan dadin nazioarteko erreferentzia, Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan sakontzen duena eta gure egungo prebentzio-sistemak hobetzen laguntzen diguna, arlo honetan agertzen diren erronkei aurre egiteko.”

Hiru egunetan, Bilbo laneko segurtasunaren eta osasunaren nazioarteko hiriburua izango da. Erresuma Batua, Alemania, Brasil, Kanada, Frantzia, Italia edo Suitzatik datoz hizlariak, eta kontu interesgarriak aztertu eta eztabaidatuko dituzte elkarrekin, adibidez, lana sistema adimendunen munduan, desgaitasuna eta prebentzioa, higiene industrialerako erronka berriak, gizarte-eragileen rola, prebentzioaren bilakaera denboran zehar, laneko minbizia, makinen segurtasuna edo balorazioa ebidentzia zientifikoan, osasun-informazioaren sistema edota laneko arriskuak teknologia berriekiko eta aldaketa klimatikoekiko.

Hitzaldian Sailburuak eta Osalanen zuzendariak adierazi duten bezala, “biltzar honekin, amaiera eman nahi diegu 25. urteurreneko ospakizunei, eta, horren haritik, orain arte egindako ahaleginak bikoiztuko ditugu, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloetako lehentasunezko misioa betetzeko. Izan ere, adierazitako arloak euskal gizartean integratu behar dira, ondo egindako lanari eta enpresa-bikaintasunari lotuta, laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioaren, prestakuntzaren eta ezagutzaren bitartez.”

2018ko urriaren 7an Osalanek egindako prentsa oharra (pdf, 225 KB)