2018ko Osalan, ikerketa proiektuetarako laguntzen deialdia

Ekainaren 29an, EHAAn, Osalanen laguntza-deialdia onetsi zen, 2018ko ikerketa-proiektuetarako. Ekainaren 30etik, dagoeneko aurkeztu daitezke laguntzen eskaera elektronikoak. Deialdiaren ebazpenaren helburua da laguntzak ematea laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko gaietan zenbait ikerketa-proiekturi, horien emaitza lan-jardueran aplikatu ahalko dela, lan-arriskuak prebenitzeko eta langileen osasuna hobetzeko.

 2018ko deialdiaren ezaugarriak:

Ikerketa-proiektuak egiteko eskatzaile eta onuradun gisa Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikoa sortzen duten eta honako modalitateren batean sartzen diren I+Gko zentro publiko eta pribatuek parte hartu ahalko dute:

I+G+b jarduerako zentro publikoak; unibertsitate-ikerketako eta -garapeneko zentro pribatuak; irabazi-asmorik gabeko ikerketako eta garapeneko beste zentro pribatu batzuk; ikerketako, garapeneko eta berrikuntza teknologikoko erakundeak; irabazi-asmorik gabeko beste erakunde pribatu batzuk; jardueren artean ikerketako eta garapeneko proiektuak eta jarduketak egiten dituzten enpresak.

 Osalanek lehenesten dituen ikerketa-gaiak honako hauek dira: lanean eragile kimiko kantzerigenoen eraginpean egotea; lanean disruptore endokrinoen eraginpean egotea; laneko monitorizazioa: adina versus patologia kronikoa; migratzaileen kultura-alderdiak eta lan-arriskuak; erakundeen eraldaketa; enplegu- eta lan-eredu berriak; Legionella pneumophila: Pontiac sukarra eta legionarioaren gaitza; lanean eragile kantzerigenoen eraginpean egotearen inguruko ebaluazioa eta berregituraketa egiteko tresnak: amiantoa; enpresetan lan-arriskuen prebentzioa ebaluatzeko metodologia, segurtasuneko, osasuneko eta lan-ongizateko adierazleen bidez; eta laneko istripuen kausen analisi haztatua.

  Emandako diru-laguntzen finantzaketa Osalanen gastuaren aurrekontuari egotziko zaio, 2018rako, 500.000 euroan, guztira. 250.000 euro, ordainketa-kreditu gisa 2018rako, eta 250.000, kreditu-konpromiso gisa, 2019rako.

 Aurrekontuko 500.000 euroetatik, 100.000 € Saf€ran elkarlanerako konpromisoari aurre egitera bideratuko dira eta 400.000 €, deialdiaren I. eranskinean jasotako ikerketa-gaietarako.

 I. eranskinean jaso diren ikerketa-proiektuko laguntzen zenbatekoak ezingo ditu 50.000 euro gainditu, eta 50.000 euro Saf€raren esparruan garatzen diren ikerketa-proiektuen iraupenaren urte bakoitzeko. Azken kasu horretan, hurrengo urteetan diru-laguntzarekin jarraitzeko, baldintza batzuk bete beharko dira, eta ez da egingo, harik eta egiten diren hurrengo deialdietan kreditu egokiaren baldintza bete arte; onuradunak eskabidea aurkeztu beharko du deialdi bakoitzean, proiektuak irauten duen urteetan zehar.

2018ko uztailaren 5ean Osalanek egindako prentsa oharra (pdf, 346 KB)

Diru-laguntzeko deialdirako sarbidea