2017ren lehen bosthileko lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen datuak

 

 

Laneko arriskuen prebentzioan aurrera egiteko helburuan laguntzeko OSALANek informazioa ematen du hilero jasotako lan istripu eta gaixotasun profesionalei buruz. Ohar honetan laburpen modura datu nagusiak jasotzen dira eta 2017ren lehen bosthilekoari dagozkion gainontzeko estatistikak OSALANen webgunean daude eskuragarri.

Gauzak horrela, urtarriletik maiatzerako epean istripuen tramitazio elektronikorako sistemak, - IGATT- 15.028 bajadun lan istripu berri jaso ditu, honek, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, %4,0ko aldea du. Hauetatik 12.639 lanaldian gertatu dira eta 1.598 in itinere, hau da, etxetik lanerako joan etorrian.

Urtearen lehen bosthilekoan10 pertsona hil dira lanaldian izandako istripuen ondorioz (iaz epe berean baino bi pertsona gehiago hil da aurten) eta 3 pertsona in itinere izandako istripuan hil dira (iaz epe berea baino pertsona bat gutxiago).

Lanaldian izandako 12.565 istripuetatik, 12.565 istripu arinak dira, 64 larriak, eta aurrez aipatu bezala, 10 hilgarriak.

In itinere, hau da etxetik lanerako joan etorrian, 1.598 istripu gertatu dira, hauetatik 1.581 istripu arinak izan dira, 14 larriak eta 3 hilgarriak.

Inzidentzia indizeari dagokionez, lehen hiruhilekoan 16,40koa da. Honek zera esan nahi du: lanean ari diren mila laguneko 16,40 lan-istripu gertatu direla. Aurreko urtean aldi berean, indize hau 16,11koa izan zen.

Gaixotasun profesionalei dagokionez, 1.483 dira CEPROSS gaixotasun profesionalen komunikazio sisteman jaso direnak, iazko garai berean baino 246 gehiago, eta jasotakoetatik 782k ez du bajarik behar izan.

2017ko ekainaren 21ean Osalan-ek egindako prentsa-oharra (pdf, 390 KB)

2017ko maiatzan Euskadin gertatutako lan istripuak eta lan gaixotasunak kontsultatu