Osalanen eta Txinako Lan Segurtasuneko Estatuko Agentziaren (SAWS) ordezkaritzaren arteko bilera

 

Bilbo, 2017ko azaroaren 28a.- SAWS agentziaren ordezkaritzak Bilbon Agentzia Europarrera (OSHA) egin duen bisitaren esparruan —laneko osasunari eta segurtasunari buruzko Europa-Txina 8. topaketa izan da—, Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesus San Josek eta Osalaneko zuzendari Alberto Alonsok bilera egin dute ordezkaritza txinatarreko buru den Fu Jianhua ministrordearekin.

Bileran, sailburuak Euskadiko laneko segurtasun- eta osasun-eredua azaldu dio ordezkaritza txinatarrari, Osalanen antolakuntza, funtzioak eta ildo estrategiko nagusiak azpimarratuz. Horrek Txinako ministrordearen interesa piztu du, erreferentziako populazioarekin lotuta Osalanek dituen baliabideen zuzkidurak harrituta uzteaz gain.

Topaketaren ondorioz, bi aldeek elkarren arteko erlazioak sakontzeko eta beste bilera bat egiteko aukerak aztertzeko asmoa erakutsi dute.

2017ko azaroaren 28an Osalanek egindako prentsa-oharra (pdf, 425 KB)