Adina eta lanari buruzko tailerra izan da Bilbon

 

 

Bilbo, 2017ko azaroaren 9a.- Alberto Alonso Osalaneko zuzendari nagusiak, gaur goizean, prebentzio-zerbitzuetako pertsonal sanitarioari zuzendutako “Adina eta lana” tailerra inauguratu du. Osalanez gain, tailerra Lan Medikuntzaren Euskal Elkarteak eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiak antolatu dute.

Tailerrean lan-munduan jada ohiko bihurtzen hasi den egoera bati buruz jardun dute: biztanleak gero eta helduago izan arte daudela haien lantokietan lanean. Problematika hori hainbat ikuspuntutatik aztertu da:

-          laneko medikuntzaren ikuspuntutik; bertan, prebentzio-zerbitzuetako teknikariek eta mediku batek kudeaketa-ereduak aurkeztu dituzte.

-          lanean adina kudeatzeko Europar Batasunean jarraitzen ari diren politikaren ikuspuntutik.

-          ikuspuntu juridikotik, adinaren araberako enplegu-berdintasuneko politikak aztertuz.

-          Eta Administrazioaren ikuspuntutik.

Osalaneko zuzendariak adierazi du, testuinguru ekonomiko, sozial, demografiko eta produktibo berriak errezeta berriak behar dituela ulertuta, Europako Batzordearen esparru estrategikoak laneko osasunaren segurtasunaren arloan dituen hiru erronka nagusien artean hauxe dagoela: “EBaren eskulanaren zahartzea kontuan hartzea”; hau da, Europan eskulanaren zahartzeari aurre egitea eta lanarekin lotutako gaixotasunen prebentzioa hobetzea, gaur egun dauden arriskuei eta arrisku berriei aurre egiteko.

“Azken batean, gero eta diferenteagoa den biztanleria landunaren beharrei aurre egitea da kontua, lan-baldintzen eta laneko arriskuen prebentzioan behar espezifikoak dituzten taldeei -kasu honetan adineko langileei- arreta berezia eskainiz”, gaineratu du.

2017ko azaroaren 9an Osalanek egindako prentsa-oharra (pdf, 317 KB)