Osalanen Diru-laguntzen Plan Estrategikoa 2018rako onartu da

DLPE kudeaketa-tresna programatikoa da, eta ez du arau-mailarik. Beraz, ez dakar ez eskubiderik ez betebeharrik balizko onuradunentzat. Plana eraginkorra izateko, diru-laguntza lerroak abiarazi beharko dira, betiere, eta besteak beste, aurrekontu-baliabideak aintzat hartuta.

Era berean, Plana sustatu duen sailak egindako jarraipen-txostenen eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako txostenen arabera, diru-laguntza lerro batzuk aurreikusitako helburuen lorpen-mailara edota inbertitutako baliabideen araberako lorpen-mailara iristen ez badira, aldatu eta horien ordez eraginkorragoak edo efizienteagoak diren beste batzuk ezarriko dira, edo, hala badagokio, kendu.

Osalanen diru-laguntzen Plan Estrategikoa (DLPE) 2018rako ekitaldirakoa (pdf, 598 KB)