Jardueren koordinazioa

2004aren hasieran, Laneko Arriskuen Prebentzioko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 24. artikulua. garatzen duen urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretua argitaratu zen, enpresa-jardueren koordinazioaren arloan.

Errege Dekretuaren I. kapituluan Errege Dekretuaren xedeari ekiten zaio: lantokiaren definizioa, lantokiaren titularrarena, enpresaburu nagusiarena, eta koordinazioaren helburuak.

Gero eta ohikoagoa da enpresa batek beste batzuekin subkontratatzea bere lantokian obrak eta zerbitzuak egitea. Beraz, Errege Dekretu honen helburua lanean langileen segurtasun eta osasuna hobetzea eta sendotzea da, eta laneko ezbehar-tasari aurre egitea lantoki berean enpresa-jardueren konkurrentzia-kasu guztietan:

  • A Kasua:"Lantoki" berean zenbait enpresatako langileak elkarrekin jardutea. Errege Dekretuaren II. kapituluan, 31/1995 Legearen 24. artikuluko 1. atala garatzen du.
  • B Kasua: “Enpresaburu bat titularra” den “lantoki” beean zenbait enpresatako langileak elkarrekin jardutea. Errege Dekretuaren III. kapituluan, 31/1995 Legearen 24. artikuluko 2. atala garatzen du.
  • C Kasua: “Enpresaburu nagusi” bat dagoenean, bere “jagon beharra” duela, “lantoki” batean zenbait enpresatako langileak elkarrekin jardutea. Errege Dekretuaren IV. kapituluan, 31/1995 Legearen 24. artikuluko 3. atala garatzen du.

Errege Dekretuaren V. kapituluan, elkarrekin jardutea gerta litekeen egoera guztiei aplikatzen zaiena dakar, eta koordinazio bideak ezartzen ditu. Kapitulu honen barruan prebentzio-ekintzak koordinatzeaz arduratuko den pertsona bat edo gehiago izendatzea jasotzen da, eta pertsona horiek “enpresaburu titularrak” izendatuko ditu.

Prebentzio-jardueren koordinatzaileek prebentzioari buruzko prestakuntza izango dute gutxienez maila ertainekoa. 171/2004 Errege Dekretuaren 14. Artikuluan, prebentzio-jardueren koordinazioaren arduradunaren eginkizunak ezartzen dira.

Azkenik 31/1995 Legearen 24. artikuluko 1. eta 2. atalean jasotzen diren lagundu eta informatu beharra eta jarraibideak lantoki horietan diharduten “langile autonomoei” ere aplikatuko zaizkie.

171/2004 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian, adierazten duen bezala, eraikuntza-lanen kasuan araudi espezifikoa jarraituko dute, hau da, urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua, hortxe ezartzen baitira bere koordinazio-bide propioak. Xedapen gehigarri honetan zehazten duenez, enpresa jarduerak honela elkartzen direnean, hau da, B kasuan eta C kasuan:

  1. Enpresaburu titularra obraren "sustatzailea" da. Kasu honetan “informatu” beharra “Segurtasun eta Osasun Azterketa” edo “Segurtasun eta Osasunaren Oinarrizko Azterketa” erabiliaz izango litzateke.
  2. "Enpresaburu titularraren" jarraibideak, kasu honetan obraren “sustatzailearenak” Segurtasun eta Osasun Koordinatzaileak emango lituzke lanak egiten diren bitartean.
  3. Obraren "kontratista" izango litzateke “enpresaburu nagusiaren” jagon beharra leukakeena.
  4. d) Koordinazio bideak urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuan eta azaroaren 8ko 31/1995 legearen hamalaugarren xedapen gehigarrian ezarritakoak izango lirateke.