Sudur-barrunbetako eta sinu paranasaletako adenokartzinoma egur-hautsaren esposiziopeko langileen artean Protokoloa

Osalanek prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzenduriko dokumentu teknikoak argitaratzearen aldeko apustua egin du, arrisku-faktoreen eraginpean jarduteagatik sorturiko zenbait lesio espezifiko prebenitzeko helburuarekin. Oraingo honetan, egur-hautsaren eraginpean diharduten langileen osasun-zaintzarako protokoloa argitaratu du, sinu nasal eta paranasaletako adenokartzinoma prebenitizeko.

Langileen osasuna zaintzeko protokolo horiek laneko medikuen erabakiak erraztea helburu duten tresnak dira, eta mediku horiek prebentziozerbitzuetan garatzen duten praktika klinikoaren kalitatea handitzen laguntzen dute. Tresna horiek eskura dagoen ebidentzia onenean oinarritu behar dira, eta, informazio zientifikoaren hazkundea esponentziala denez, tresnak egitean kontuan hartu behar da gero eta sendoagoa den ebidentzia jaso eta aldian behin sistematikoki eguneratzeko gaitasuna izan behar dutela. Beraz, aurkezten dugun gaurkotzearen xedea da gomendioak ebidentzian oinarritu behar direla kontuan hartzen eta premia horri erantzutea. Halaber, etorkizunean egingo diren protokoloen prestaketak ildo berean egiteko urratsa da.

Honako protokolo hau Osalanek Ebidentzian Oinarritutako Medikuntzaren metodologiaren arabera gainbegiratutako laugarrena da; horren bidez, lortu nahi da ahalik eta kalitate zientifiko handiena ziurtatzea arrisku-faktore espezifikoen eraginpean diharduten langileen osasun-zaintza espezifikoetan jarraitu beharreko prozeduretan. Egur-hautsaren esposiziopeko langileetan sudur-barrunbetako eta sinu paranasaletako adenokartzinoma zaintzeko protokoloaren egiturari dagokionez, osasuna zaintzeko protokolo argitaratuen egitura berari eusten dio, eta eranskin metodologiko batean jasota dago eguneratzeko jarraitutako prozesua. Behar izanez gero, eranskin horretara jotzeko aukera dago, honako alderdi hauek ulertzeko: gaurkotze-prozesua, jaso diren gomendioen justifikazioa, ebidentzia zientifikoaren maila, eta gomendioaren indarra edo maila.

Sudur-barrunbetako eta sinu paranasaletako adenokartzinoma egur-hautsaren esposiziopeko langileen artean Protokoloa (pdf, 360 KB)