Prebentzio-delegatuentzako gida: Zer egin dezakegu enpresetan adikzioen aurka?

Argitalpena
2018
Hizkuntza(k)
Gaztelania / Euskara
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Gaiak
Mendekotasunak enpresetan

Deskribapena

Lanlekua toki egokia da bizi-ohitura osasungarriak bultzatzeko. Enpresetan, adikzioak prebenitzeko ekintzak, zuzendaritzak eta segurtasun- eta osasunbatzordeek (halakorik badago), eta/edo langileen ordezkariek, sustatu eta adostuko dituzte.

Prebentzio-delegatuek osasunaren aldeko kultura bultzatuko dute enpresa barruan, eta ahalegina egingo dute oraindik erabiltzen diren –eta emaitza eskasak dituzten– beste planteamendu batzuetatik aldentzen. Lan-ingurune osasungarriak eta substantziarik gabekoak bultzatuko dira, eta lankidetza sustatuko da enpresan inplikatuta dauden gainerako eragileekin (giza baliabideak, zuzendaritza, segurtasun-eta osasun-batzordeak eta abar), adikzioak sortzen edo larriagotzen dituzten gorabeherak prebenitzeko (adib. arrisku psikosozialak, segurtasunekoak eta abar). Lan-ingurune osasungarriek laguntza ematen diete langileei, eta indartu ere bai, jokamolde osasungarrien aldeko hautuak egiten.

Formatua: DIGITALA