Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko guida

Argitalpena
2018
Egilea(k)
Jos Manuel Bermejo Merino, Aitor Guisasola Yeregui eta Jos Ignacio Cabrerizo Benito
Hizkuntza(k)
Euskara / Gaztelania
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Deskribapena

 

Benetako arazoa dago landare-osasunerako produktuen manipulazioekin loturan, nahiz eta azken urteotan araudian egin diren aldaketek segurtasun handiagoa eman dioten horien erabilerari. Nolanahi ere, oraindik bada nolabaiteko ezjakintasuna pertsonek produktu hauen ondorioz izan ditzaketen arriskuei buruz; hori dela eta, zenbaitetan gehiegi eta egoera desegokietan erabiltzen dira.

Landare-osasunerako produktuen esposizioak eragindako arriskuak eta horiek gutxitzeko hartu beharreko neurriak ezagutzea ezinbestekoa da horiek manipulatzean norbera eta besteak babesteko. Hala, enpresari eta langileei produktu hauen manipulazio seguruaren inguruan prestakuntza eta informazioa ematea lehenengo urratsa da arrisku horiek eteteko.

Ildo honetan, Osalanek prestakuntza eta informazio hori errazteko tresnak eman nahi ditu, baina ez marko teoriko batetik, baizik eta lantokietan aplikatu daitezkeen tresna praktikoak bilatuz, zeinak erabiltzaile guztiei beren segurtasunerako eta prebentziorako behar duten ezagutza emango dieten.

Formatua: DIGITALA