Laneko segurtasuna

Lan-istripuak eta gaixotasun profesionalak gertatzeko arriskua ezabatu edo gutxitzea helburu duten teknika, prozedura eta arau aplikagarrien multzoa da (Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionala, LSHIN).

Legedi aplikagarrian langileen segurtasun eta osasuna babestera, lan-istripuei aurrea hartzera eta lanean erabiltzen diren makina, tresna eta materialen zaintza sustatzera zuzendutako neurrien multzoa aurkituko dugu; azken finean, zentzuzko jokabide multzo bat, tartean diren pertsonen jokabide arduratsua eta kontzientziazioa giltzarri dituena.

Laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudira joan

Enpresek, laneko segurtasuna hobetze aldera, figura hauek izan behar dituzte kontuan:

  • Prebentzio-politika eta kudeaketa integratua.
  • Laneko arriskuen prebentzio-plana.
  • Laneko arriskuen ebaluazioa.
  • Segurtasun eta Osasun Batzordea.
  • Prebentzio-zerbitzuak.
  • Osasunaren zaintza.
  • Norbera babesteko ekipamenduak.
  • Lehen laguntzak eta larrialdiak.
  • Lan-istripuen ikerketa.
  • Segurtasun-seinaleak.
  • Lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen jakinarazpena.
  • Informazio-sistema.
  • Enpresa-koordinazioa.
  • Betetzearen, emaitzen eta gogobetetasunaren kontrola.