Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Emakundea
Logotipo Euskadinet.eus

Lanbide Heziketa

Lanbide heziketarako materiala

Arriskuen Ebaluazioa

ARRISKUEN EBALUAZIOARI buruz prestatu dugun unitate didaktikoa aurkezten zaizu. Jarraian, gaiaren inguruan prestatu den galdeketa bati erantzutea ere eskatzen zaizu.

Segurtasuneko Seinaleztapena

SEGURTASUNEKO SEINALEZTAPENA buruz prestatu dugun unitate didaktikoa aurkezten zaizu. Jarraian, gaiaren inguruan prestatu den galdeketa bati erantzutea ere eskatzen zaizu.

Autobabesa Plana

AUTOBABES PLANA buruz prestatu dugun unitate didaktikoa aurkezten zaizu. Jarraian, gaiaren inguruan prestatu den galdeketa bati erantzutea ere eskatzen zaizu.

Arriskuen Ebaluaketa

ARRISKUEN EBALUAZIOA ekidin izan ez diren arriskuen garrantzia balioesteko prebentzio-prozesuaren parte da, eta horren bidez enpresaburuak beharrezko informazioa lortzen du prebentzio-neurriak hartzeko eta, beharrezkoa bada, hartu beharreko neurri-motei buruzko informazioa. Jarraian, ARRISKUEN EBALUAZIOA egitea eskatzen zaizu, lehenik langune birtual batzuei dagokiena, eta jarraian, zeure ikastetxeko langune erreal bati dagokiona. Animo!  Ea zelan moldatzen zaren!

Eskuzko erremintak

Eskuzko erremintak, jeneralean, banaka erabiltzen diren lan-tresnak dira, eta horiek erabiltzeko gizakiaren indar eragilea nahikoa izaten da. Tresna horiek lan-jarduera anitzetan erabiltzen dira eta horrek garrantzi handia ematen die. Horrez gain, eskuzko erremintekin gertatutako istripuek, lan-istripu guztien zati handi bat eragiten dute, eta batez ere, istripu arinak direnak.

Segurtasun-Ikuskapena

Laneko arriskuak ezagutzeko moduetako bat lana zuzenean analizatzea da, erreparatuz, aztertuz eta egon daitezkeen arriskuak ondorioztatuz. Arriskuez ohartarazteko modu horren ondorioz, laneko segurtasuneko teknika ezagun eta ohikoenetako bat sortu zen: SEGURTASUN-IKUSKAPENAK. Jarraian, zeure ikastetxeko langune erreal bati dagokion SEGURTASUN-IKUSKAPENA egitea eskatzen zaizu. Animo!  Ea zelan moldatzen zaren!

Euskadi, auzolana