Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Emakundea
Logotipo Euskadinet.eus

Bigarren hezkuntzarako materiala

Bigarren hezkuntzarako materiala

Zer dakizu suari buruz?

Zer dakizu suari buruz?

Sutea jorratuko dugu jarraian. Aztertu lehenik aurrean duzun marrazkiak islatzen duena. Ondoren, irakurri ondo agertzen diren 5 esaldiak eta honakoa egin behar duzu: egia ala gezurra den erantzun.

Arriskuak identifikatzea

Arriskuak Identifikatzea

Ikusten duzun legez, nahiko langune “desastrosoak” aurkezten dizkizugu. Zentsu honetan, honakoa eskatzen zaizu: identifikatu islatzen diren arrisku-egoera edo arrisku-faktoreak beheko aldean ikusiko dituzun “kodeak” oinarritzat hartuz.

Ba ahal zenekien?

Lan-istripuen arazoa benetan asaldagarria da. Ea urtero dozenaka langile hiltzen dira Euskal Herrian eta askoz gehiago zauritu lan-istripuen ondorioz. Lan istripu bat gertatzea ez da halabeharraren ondorioa edo zorte txarraren eragina, baizik eta, gehienetan, segurtasun neurri egokirik ezaren ondorioa. Lan-jarduerak segurtasun baldintzarik onenetan egin behar dira baina… Merezi du bada, lan-istripuen inguruan hausnarketatxo bat egitea. Zergatik gertatzen dira hainbeste lan-istripu? Nork dauka horren erru nagusia?

Zutabe Aldakorrak

IKASTETXEETAKO EBAKUAZIO PLANA landuko dugu oraingoan. Horretarako, pantaila bakoitzean irudi bat eta berari dagokion, esaldi “aldrebes” bat aurkezten zaizkizu. Koka ezazu zutabe bakoitza dagokion tokian eta IKASTETXEETAKO EBAKUAZIO planaren inguruko testu bat osatuko duzu. Guztiak aztertu ondoren, ziur gaude, gaiaren inguruko ikuspegi orokorra izango duzula.

Letra-zopa

Gustoko dituzu letra-zopa bezalako jolasak? Ea aurkeztutako gai bakoitzarekin loturiko hamar hitz bilatzeko gai zaren!

Bateren bat geratzen bazaizu bilatzeke, lasai, ingeleraz eta erderaz ematen dizkizugu emaitzak.

Azken aldaketako data:  2015/12/04
Euskadi, auzolana