Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Emakundea
Logotipo Euskadinet.eus

Ongietorri Gaztepreben txokora!

Web orri hau eginez ikasteko sortu da

Eguneroko bizitzako edozein egoeratan arriskuak prebenitzeko gai izan gaitezen trebatzeko gune gisa garatu dugu gazte preben.

Erabilera erraztearren edukiak eskolaratze mailaren arabera antolatuta aurkituko dituzu.

Jokatu, lepoa jokoan jarri gabe !

Azken jokoak

Autobabesa plana

Autobabesa Planari buruz prestatu dugun unitate didaktikoa aurkezten zaizu. Jarraian, gaiaren inguruan prestatu den galdeketa bati erantzutea ere eskatzen zaizu.

Eguneroko egoerak

Aztertu ondoko marrazkian islatzen den arrisku-egoera. Jarraian, hiru neurri zuzentzaile posible aurkezten dira eta zera egin behar duzu: zuzenak edo okerrak diren esan. Ea zein trebea zaren!!

Zer dakizu suari buruz?

Sutea jorratuko dugu jarraian. Aztertu lehenik aurrean duzun marrazkiak islatzen duena. Ondoren, irakurri ondo agertzen diren 5 esaldiak eta honakoa egin behar duzu: egia ala gezurra den erantzun.

Letra zopa

Letra zopa

Gustoko dituzu letra-zopak? Ea aurkeztutako gai bakoitzarekin loturiko hamar hitz bilatzeko gai zaren! Bateren bat geratzen bazaizu bilatzeke, lasai, ingeleraz eta erderaz ematen dizkizugu emaitzak.

Interesgarria izan daiteke

Arretaz

Osalanek emandako dirulaguntzarekin EDEX-ek egindako web gune honetan Laneko Arriskuen Prebentzioaren inguruan formatzeko eta sentsibilizatzeko material didaktiko gehiago topatuko dituzu. Lehen hezkuntzan dauden ikasleei zein irakasleei zuzenduta dago bereziki.

Napo

Napo-k, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) egindako pelikula-sortaren heroiak, laneko arriskuen prebentzioari, seguritateari eta osasunari buruzko eztabaida pizten duten sarrera entretenigarriak eskaintzen ditu. 

Confebask

Confebask-ek ere bere ahalegin guztiak egiten ari da gazteen artean prebentzioaren kultura zabaltzeko. Horretarako, bere web orrian tresna didaktiko berritzailea bi, multimedia formatukoak, aurki ditzakegu. Bata, lehen hezkuntzakoei zuzenduta dago bereziki (Risk@), bestea, lanbide heziketakoei zuzenduta dago (LHko prebentzioa multimedia).

     

Euskadi, auzolana