Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 24koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoko Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 541
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/01/24
  • Argitaratze-data: 2019/02/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai eta Osalaneko zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 14ko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz ere (ebazpen horren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoko Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen), honako hau

Lehenengoa. Francisco Javier González Gómez izendatzea Plangintzako zuzendariorde (kodea: 512066; dotazioa: 1.a), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Plangintza Zuzendariordetzan.

Bigarrena. Izendapen horrek 2019ko urtarrilaren 28tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Barakaldo, 2019ko urtarrilaren 24a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.