Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 10ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea organismo autonomoan plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1504
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/03/10
  • Argitaratze-data: 2017/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 24ko Aginduaren bidez iragarri zen Osalanen hutsik dagoen plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa. Bada, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta agindu horren laugarren oinarrian xedatuaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Juan Carlos Coto Fernandez izendatzea plangintzako zuzendariorde (kodea: 512066; dotazioa: 1), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Plangintzako Zuzendariordetzan.

Bigarrena. Izendapenak 2017ko martxoaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hil biko epean.

Barakaldo, 2017ko martxoaren 10a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.